120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.
Behin betiko onespena

Beteluko Udalak, 2021eko martxoaren 25ean egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko aurrekontu orokorra betearazteko oinarrien aldaketa.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aurretik 2021eko apirilaren 19ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa behin betiko onetsitzat jo da.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta irailaren 21eko 276/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Betelun, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2107955