120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

171E/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdia. DDBN identifikazioa: 558179.

Gure foru komunitatearen gizarte kontzientziaz jabeturik, Nafarroako erakundeek funtsak ematen dituzte Garapen Jasangarriaren Helburuak (Nazio Batuek 2015eko irailean hitzartuak) betetzeko. Funts horiek herrialde eta herri pobretuen giza garapen iraunkorrerako ekarpen solidarioak dira, eta garapenerako laguntza ofizial gisa ematen dira.

Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legeak, apirilaren 6ko 4/2010 Foru Legearen bidez aldatutakoak, ezartzen du, besteak beste, zer printzipiok, helburuk eta bitartekok gidatu behar duten nazioarteko ekintza solidarioaren arlo hori. Zehazki, 14. artikuluak xedatzen du funts publikoak erabiliko direla, besteak beste, garapenerako lankidetzako jarduerak sustatzeko.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, bai eta dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere.

Halaber, deialdiaren parte bat finantzatzen denez PFEZaren %0,7ko Funtsetik ateratako funtsez hornitutako partida baten bidez, Nafarroako Garapenerako Lankidetzaren Kontseiluak, 2021eko otsailaren 19ko bilkuran, aldeko irizpena eman du, egokitzat hartu baitu funts hori erabiltzea goiburuan aipatutako deialdian, ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.

Nafarroako Gobernuak 2021eko martxoaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuari baimena eman zitzaion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko, garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdirako.

Horrenbestez, beharrezkoa da garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko 2021eko dirulaguntzen araubidea erregulatuko duten oinarriak ezarri eta deialdi baten bidez argitaratzea, dirulaguntza horietan publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdintasun, kontrol eta bereizkeriarik ezaren printzipioak bermatzeko, baita Administrazio emaileak finkaturiko helburuak lortzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko berdintasuna eta eragimena ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdia onestea.

2. Onestea deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen I. eta II. eranskinean jaso direnak.

3. Guztira, 13.070.883 euroko urte anitzeko gastua baimentzea, honela banatuta:

–2021eko ekitaldirako, guztira 8.270.883 euro. Horietatik 3.019.777 euro “900004 91100 4819 143105 (E) PFEZaren %0,7ko Funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura ordainduko dira, eta 5.251.106 euro, “900004 91100 4819 143102 Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura.

–2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, 2.400.000 euro bideratuko dira ekitaldi bakoitzean, baldin eta kreditu nahikoa bada 2022. eta 2023. urteetako gastuen aurrekontuetan xede horretarako gaitzen diren partidetan.

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera.

Iruñean, 2021eko apirilaren 16an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

ERANSKIN

Garapen bidean diren herrialdeetan esku-hartze sozial eta ekonomikoak egiteko dirulaguntzen 2021eko deialdiaren oinarria

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak 2021., 2022. eta 2023. urteetarako dirulaguntzen deialdia egin du garapenerako gobernuz kanpoko Nafarroako erakundeek (hemendik aurrera, GGKE), unibertsitateek eta lankidetzako beste agente batzuek garapen bidean diren herrialdeetako populazio behartsu eta ahulen alde egiten dituzten esku-hartze sozialak eta ekonomikoak finantzatzeko. Nafarroako entitateek proposatzen dituzten esku-hartze horiek pobreziaren aurka borrokatzea eta giza garapen jasangarria sustatzea dute helburu, eta entitateek herrialde horietan dituzten solaskideekin elkarlanean gauzatu beharko dira.

2. Esku-hartzeak lau mota edo modalitatetakoak izaten ahal dira:

–A) modalitatea. Garapeneko mikroekintzak. Esku-hartze hauen helburua da ekipamendu ondasunetan edo beste gauza batzuetan inbertsioak egitea, garapenerako proiektu batean erabiltzeko edo denboraren eta diruaren aldetik proiektu horiek bezain garrantzitsuak ez diren jarduketak egiteko.

–B) modalitatea. Garapeneko proiektuak. Esku-hartze hauen helburua da herritarren bizimodua hobetzea, honako hauen bidez: laguntza ekonomikoa, eragileen trebakuntza, giza eskubideen defentsa, eragin politikoa eta abar. Urtebeterako diseinatzen dira, nahiz geroan fase gehiago izaten ahal dituzten.

–C) modalitatea. Garapeneko programak. Esku-hartze integralak dira edo jarduketa eremuan edo eskualdean eragin handia dutenak, urtebetetik gorakoak, haien iraupena eta jasangarritasuna lortze aldera.

–D) modalitatea. Lankidetza teknikoko proiektuak. Aholkua emateko esku-hartzeak dira, gehienbat entitate eskatzaileko kideez osatutako lantalde tekniko batek herrialde bazkide batean egindakoak. Haien helburua da garapen bidean dauden herrialdeetako garapen endogenoan zuzenean edo zeharka inplikatutako pertsonen eta erakundeen gaitasunak indartzea, aholkularitza teknikoaren, prestakuntzaren, gaikuntzaren eta ikerketa aplikatuaren bidez; hori guztia, aipatutako eragileen profesionalen eta adituen artean ezagutza trukatuz eta transferituz.

3. Garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldetzat hartuko dira ELGE-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLP) onuradunen egungo zerrendan daudenak.

Esku-hartze guztiek aintzat hartuko dute genero ikuspegia beren diseinuan eta exekuzioan.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

2021ean guztira 8.270.883 euro daude xede horietarako, lau modalitateetan honela banaturik:

A) modalitatea. Garapeneko mikroekintzak: 300.000 euro, “900004 91100 4819 143102 Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura.

–B) modalitatea. Garapeneko proiektuak: 5.370.883 euro. Horietatik 3.019.777 euro “900004 91100 4819 43105 PFEZaren %0,7ko Funtsa. Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura ordainduko dira, eta 2.351.106 euro, “900004 91100 4819 143102 Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura.

–C) modalitatea. Garapeneko programak: 2.400.000 euro, “900004 91100 4819 143102 Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura.

–D) modalitatea. Lankidetza teknikoko proiektuak: 200.000 euro, “900004 91100 4819 143102 Garapenerako nazioarteko lankidetza” partidaren kargura.

2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, eta C) modalitaterako (garapeneko programak) soilik, 2.400.000 euro egotziko dira ekitaldi bakoitzean, baldin eta kreditu nahikoa bada 2022. eta 2023. urteetako gastuen aurrekontuetan xede horretarako gaitzen diren partidetan.

Modalitateren batean aurreikusitako kreditua agortzen ez bada, sobratzen den dirua besteen artean banatuko da, lehentasun hurrenkera honi jarraituz: B) modalitatea (garapeneko proiektuak); C) modalitatea (garapeneko programak); A) modalitatea (garapeneko mikroekintzak) eta D) modalitatea (lankidetza teknikoko proiektuak).

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

1. A, B eta C modalitateetan GGKEek soilik parte hartu ahalko dute; D modalitatean (lankidetza teknikoa), horietaz gain, Nafarroako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailean adierazitako lankidetzako agenteek ere parte hartu ahalko dute.

2. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte D) modalitatera aurkezten diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) eta lankidetzako agenteek:

a) Pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoarekin bat legez eratuak. Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak izanez gero, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Espainiako Garapenerako Lankidetzarako Agentziako (AECID) Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribaturik egon beharko dute.

b) Nafarroako Foru Komunitatean izan beharko dute ordezkaritza iraunkorra, non ez diren nazioarteko erakundeak.

c) Esku-hartzea non eginen den, tokiko bazkide edo partaide bat izatea eskualde horretan, gauzatzeaz arduratuko dena. Tokiko bazkideak pertsona juridikoa izan beharko du, herrialde onuraduneko legediaren arabera.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Ez egotea dirulaguntzak eskuratzeko gaitasunaz gabeturik ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jaso baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

g) Gainera, bi entitate edo gehiagoren batasunek ere hartzen ahalko dute parte, berezko nortasun juridikoa izan edo ez, eta, hortaz, onuradunak izaten ahalko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, batasuneko entitate bakoitzak lehen aipatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.–Esku-hartzeetan bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntzak hartu ahal izateko, entitateek aurkezten dituzten esku-hartzeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Bat etortzea deialdi honen lehen oinarriko xede eta helburuekin eta martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluetako printzipioekin (foru lege horrek hizpide du garapenaren aldeko lankidetza).

b) Jarduerak 2021ean hastea. Ondorio horretarako, ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera-eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz. A, B eta D modalitateetako esku-hartzeak hasten diren egunetik gehienez ere urtebeteko epean egin beharko dira. Garapeneko programen kasuan (C modalitatea) esku-hartzea hasten den egunetik gehienez ere 36 hilabeteko epean egin beharko da. Hori guztia, eskatzen ahal diren luzapenak deusetan galarazi gabe.

c) Hauek dira esku-hartze bakoitzeko (eta, kasua bada, urte bakoitzeko) eskatzen ahal diren gehieneko zenbatekoak:

–A) modalitatea: 35.000 euro.

–B) modalitatea: 110.000 euro.

–C) modalitatea: 200.000 euro urte bakoitzerako.

–D) modalitatea: 40.000 euro.

d) A) eta B) modalitateetako esku-hartzeak garapen bidean edo trantsizioan dauden herrialde edo lurraldeetan egin beharko dira, hau da, ELGA-Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen mendeko Garapenerako Laguntza Batzordearen onuradunen indarreko zerrendan daudenetan. Deialdi honetan ez dira sartuko sahararrekin egin beharreko esku-hartzeak, horretarako berariazko deialdia baita.

e) C) modalitateko esku-hartzeak gutxienez hurrengo herri edo herrialdeetako batean gauzatu beharko dira: Bolivia, El Salvador, Guatemala, Haiti, Mali, Mozambike, Nikaragua, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda eta Herri Palestinarra, bai eta estatu hauen azpiko administrazio mugapeetan ere:

–Kolonbian: Cauca, Chocó, Guaviare, Magdalena, La Guajira, Nariño.

–Ekuadorren: Bolívar, Cotopaxi, Esmeraldas, Los Ríos, Manabí, Pastaza.

–Indian: Andhra Pradesh, Gujarat.

–Perun: Apurimac, Ayacucho, Cajamarca, Cusco, Huancavelica, Junín, Loreto, Piura, Ucayali.

f) D modalitateko esku-hartzeak gutxienez hurrengo herri edo herrialdeetako batean gauzatu beharko dira: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, India, Mali, Mozambike, Nikaragua, Peru, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda, Herri Palestinarra.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak partida hauetan sartzeko modukoak izanen dira:

A) Zuzeneko gastuak: zalantzarik gabe dirulaguntza jasotzen duen jardueraren izaerarekin bat datozenak, baldin eta esku-hartzea gauzatzeko ezarritako epean egiten badira. Hauek daude sartuta:

a.1) Lurrak; higiezinak erostea eta jarduerak egiteko lokalak alokatzea, kudeaketa jarduerak izan ezik –kasu horretan “a.8) Funtzionamendua” apartatuari egokituko zaio–.

a.2) Higiezinak eraiki edo berritzea, barnean direla eskulana, obraren zuzendaritza, obretako lizentzia eta eraikuntzako tasa eta materialak.

a.3) Ekipamendu materialak eta hornidurak, ibilgetuaren osagaiak erostea barne, lurrak eta eraikinak izan ezik, dirulaguntzaren xede den jarduerari atxikiak, hala nola makinak, altzariak, informatikako ekipamenduak, garraiobideak eta bestelako ekipamendua, eta ekipamenduak igortzeko eta martxan jartzeko gastuak, bai eta esku-hartzea gauzatzeko beharrezko materialak eta hornidurak ere. Tokiko bazkidearen ekipamenduen amortizazioek ere jaso dezakete dirulaguntza, baldintza hauek betetzen badituzte: dirulaguntzaren xedeko aldikoak badira, esku-hartzearen eskura jarri badira eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik gabe eskuratu badira. Amortizazioetan, urtean, gehienez lagun daitekeen portzentajea hauxe da: %25, ibilgailuen eta ekipo informatikoen kasuan; %20, gainerako ondasunen kasuan. Halaber, ekipamenduen konponketak eta mantentze-lanak sartzen dira epigrafe honetan.

a.4) Langileria gastuak, haien barnean daudela soldatak, esku-hartzeari atxikitako langileen entitatearen kargura diren gizarte aseguruak, langileen izenean izenpetzen diren bestelako aseguruak eta tokiko araudiaren arabera nahitaez gordailutu beharreko funts-hornidurak. Bi kategoriatan aurkeztuko dira, salbu eta instrukzio organoari arrazoibidez azaltzen bazaio eta hark onartzen badu:

a.4.1) Herrialdeko langileak: hau da, dirulaguntzaren xedeko esku-hartzea non gauzatzen den, bertako langileak, zeinak baitaude herrialde horretako lan arloko legeen mende, haien eginkizunei dagokien lan araubidearekin bat. Haien eginkizunak zuzenean esku-hartzeari lotuak egonen dira.

a.4.2. Langile erbesteratuak. Entitate onuradunaren langileak dira, Espainiako legeen mende daudenak baina erbestean lanean ari direnak: dirulaguntzaren xedeko esku-hartzea non gauzatzen den, herrialde horrexetan. Haien eginkizunak zuzenean esku-hartzeari lotuak egonen dira. Kontratu bidezko harremana izan beharko da eta esku-hartzea gauzatzen den herrialdean bizi bada, Kooperantearen Estatutua errespetatu behar da.

a.5. Bidaiak, ostatu hartzea eta dietak. Honako hauek dira: langileen eta esku-hartzearen onuradun diren herritarren joan-etorrien gastuak, esku-hartzerako behar direnak; hemen sartzen dira erregaiak, aseguruak, esku-hartzea zehaztean berariaz identifikaturik eta haiei loturik dauden ibilgailuen mantentze-lanak, bidaien gastuak, dietak eta, hala bada, ostatu hartzea.

a.6. Zerbitzu teknikoak eta profesionalak: sail honetan sartzen dira esku-hartzearen formulazioan jasotzen diren gaikuntza jarduerak, mintegiak, txostenak, argitalpenak, kudeaketaren kontrola edo beste behar batzuk egiteko behar diren gastuak, baldin ez badute sortzen lan harremanik eta beste partida batzuetan sartu ezin badira.

a.7. Txandakako funtsak: kreditu osagarri bat duten esku-hartzeen kasuan, txandakako funtsak ezin izanen du gainditu finantzatutako zuzeneko gastuen %10.

a.8. Funtzionamendua: tokiko bazkidearen ohiko gastuak, proiektua kudeatzeagatik sortzen direnak (lokalen alokairua, argindarra, ura, komunikazioak, mantentze-lana eta segurtasuna, besteak beste); Nafarroako Gobernuari dirulaguntza gisa eskatutako zenbatekoaren %5 hartuko dute, gehienez ere.

a.9. Beste batzuk: bankuko gastuak, identifikazioko gastuak, esku-hartzearen zabalkundekoak edo sentsibilizaziokoak, eta ebaluaziokoak eta auditoriakoak, besteak beste. Identifikazioko gastuen kasuan, harengandik zuzenean datozenak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta deialdi hau argitaratu baino sei hilabete lehenago arte egindakoak aplikatzen ahalko dira; gehienez ere, haren %1 egotziko zaio dirulaguntzari. Dirulaguntza jaso dezakete, orobat, ex post ebaluazioaren ondoriozko gastuek, B) modalitatean 5.000 euro bitarte edo 15.000 euro C) modalitatean, betiere hamazazpigarren oinarriaren q) apartatuan ezarritako baldintzetan. Justifikazio kontua eta auditorearen txostena aukeratuz gero justifikazio gisa, gehienez ere 3.000 euro egotziko zaizkio dirulaguntzari.

B) Zeharkako gastuak.

Esku-hartzearen zeharkako kostu gisa, %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio dirulaguntzari. Zeharkako kostuak dira entitate onuradunaren gastu administratiboak (langileen gastuak, egoitzetakoak, bulegoko materialenak eta bestelako ohiko gastuak) eta esku-hartzeari jarraipena egitearen ondoriozkoak, helburu hori duten bidaiak barne. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

Gastuak justifikatzeko, hamabosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiko zaio, salbu frogatzeko zailak diren gastuak. Izan ere, horrelakoetan, GGKEaren legezko ordezkariak gastu horien gaineko ziurtagiria egin beharko du. Ziurtagirian honako hauek agertuko dira: zenbatekoa, gastu motaren aipamena, diruz lagundutako esku-hartzearekin duen lotura eta zergatik den ezinezkoa arau orokorren arabera justifikatzea. Gainera, gastuaren frogagiriak aurkeztuko dira: fakturak, kontabilitatearen egoera-orri ikuskatuak edo gastua egiazki egin dela frogatzen duten bestelako agiriak. Ziurtagiri horren bitartez justifikatuko den diru kopuruak ez du gaindituko zeharkako gastuen %30 edo dirulaguntzaren %3.

2. Dirulaguntzaren xede izaten ahalko dira gastu finantzarioak, notarioenak eta erregistrokoak eta bankuaren bermearenak, baldin jarduerari zuzenean lotuak badaude eta hura prestatu edo gauzatzeko ezinbestekoak badira. Gastu horiek zuzeneko gastutzat joko dira.

3. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren etekin finantzarioak gehituko zaizkio dirulaguntzaren zenbatekoari, eta dirulaguntzaren xede den jarduerari ere aplikatuko zaizkio.

4. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzatik kanpoko ekarpen gisa onartuko dira onuradunen lurren, lokalen, ekipamenduen, materialen eta eskulanaren gaineko balorizazioak, zuzenean lotuta badaude aurrekontuan ageri diren jarduerei. Balorizazio horiek agiri bidez frogatu behar dira, horretarako erabiliz tokiko bazkidearen edo partaidearen, esku-hartzearen onuradunen edo ondasunak eta/edo zerbitzuak ematen dituen entitatearen ziurtagiriak. Ziurtagiri horretan edo horri erantsita, ekarpena deskribatu eta haren zenbatekoa zehaztuko da, eta adieraziko dira unitate kopurua, lanorduak, unitateko prezioa (hala badagokio) eta balorizazio osoa. Balorizazioak tokiko merkatuko prezioen araberakoak izanen dira, eta, ekipamendu edo ondasunen kasuan, antzinatasuna hartu beharko da kontuan. Nolanahi ere, gainerako ekarpenak bezala kontrolatuko dira.

5. Diruz lagundutako gastuak erabiltzen direnean ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntzako enpresek zerbitzuak emateko, 12.000 eurotik goitikoak izanez gero eta Europar Batasunaren barnean kontratatuz gero, txosten gehigarri bat aurkeztuko da, hornitzaileak hautatzeko prozedurari eta irizpideei buruzkoa, gutxienez haietako hiruri eskatutako aurrekontuekin batera.

6. Gastu diruz lagungarriak obra gauzatzeko baldin badira eta 30.000 eurotik gorakoak badira, onuradun gertatzen den GGKEak, xedeko herrialdeko bazkidearen bidez, gutxienez hiru hornitzaileri eskatuko die eskaintza, salbu eta, gastu diruz lagungarrien eta/edo herrialdearen ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez badago horrelako entitate aski, edo eskatutakoa baldintza egokietan egiten ez badute; nolanahi ere, prozedurari buruzko eta kontratistak hautatzeko irizpideei buruzko txosten osagarri bat aurkeztu beharko du.

7. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Zuzeneko gastuen multzoan: egoitzan aritzen diren langileen gastuak.

–Protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrera ekitaldiak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.); hegazkin edo tren gastuen kasuan, turista-klasean edo antzekoan egiten direnek soilik izanen dute dirulaguntza.

–Zeharkako zergak, errekuperatu edo konpentsatu daitezkeenean.

–Ondasun inbentariagarriak, esku-hartzea bukatutakoan jabetza eta erabilgarritasuna tokiko bazkidearenak badira. Salbuespenak: oinarri honetako a.3) apartatuan adierazitako amortizazioa; eta, A) modalitatekoa (mikroekintzak), ondasun horiek esku-hartzearen xede nagusia badira.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da eskabidea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epean.

2. Entitate eskatzaile bakoitzak hiru eskaera aurkezten ahalko ditu, eta kontuan hartuko dira bai entitateak bakarka aurkezturiko esku-hartzeak, bai entitateen batasun batean aurkezturikoak.

3. C) modalitaterako (garapeneko programak) soilik. Aurreko puntuko mugaz gain, honako hauek ezarri dira:

–Gehienez, bi eskaera aurkez daitezke.

–2020ko deialdian, banaka nahiz batasun batean, programa bat egiteko dirulaguntza jaso zuten entitateek (Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak azaroaren 20an emandako 252E/2020 Ebazpena, “C modalitatea. Garapeneko programak” ebatzi zuena) eskaera bakarra aurkezten ahalko dute.

–Ezin izanen dute eskaerarik aurkeztu A) modalitatean (mikroekintzak).

4. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira. Horretarako, entitateak gaitutako helbide elektronikoa izan beharko du, deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira. Nafarroako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxara jo beharra dago, zeina eskuragarri baita Eskubide Sozialetako Departamentuaren web-orrian. Eskaerak Garapenerako Lankidetzaren eta Ekintza Humanitarioaren Atalera bidaliko dira.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan (González Tablas 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz servcoopdes@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek iragarriko dute eskaera bidali dutela, mezu elektroniko bat igorriz servcoopdes@navarra.es helbidera, egun berean.

5. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

Entitate eskatzaileek inprimaki ofizial batean eginen dute eskaera, eta dokumentazio hau gehituko diote:

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a) Hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak (baldin Foru Komunitateko Administrazioak ez badauzka edo haien edukia aldatu bada):

a.1) Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren GGKEen Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiria; bereziki adieraziko da ordezkaritza bat zabalik dutela Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean. Aipamen horren ordez aurkezten ahal da beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria, ordezkaritza hori badela frogatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean. Gainerako kasuetan, kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da edo, bidezko bada, Nafarroan egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.

a.2) Entitatearen estatutuak.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, esaten duena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri direnak; bereziki, 13.2 artikuluko g) apartatuko entitateak ezin dira onuradun izan: “Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, foru lege honetan, zergei buruzko lege orokorretan edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak”.

c) Baldin Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek parte hartzen badute esku-hartzeko zikloaren faseren batean, aurkeztu beharko dira langile horien izenen zerrenda eta esku-hartzean egin beharreko eginkizunak eta eman beharreko denbora; horrekin batera, pertsona horietako bakoitzaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena beren lana proposatutako jarduerarekin bateragarria dela.

d) Entitateen batasunak izanez gero, erakunde bakoitzaren agiriez gain, honako hauek aurkeztuko dituzte:

–Entitateen batasuna eratzeko agiria. Batasunak nortasun juridiko propiorik ez badu, eratze agirian berariaz adierazi beharko da zein den ahaldun edo ordezkari bakarra, batasunari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duena, eta ez desegiteko konpromisoa, harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean preskribatzeko aipatzen den epea bukatu arte.

–Agiri bat, adierazten duena zer eginkizun eta konpromiso hartzen dituen bere gain elkartea edo batasuna osatzen duen entitate bakoitzak, esku-hartzea gauzatzeko. Haietako bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ere azalduko da.

e) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, baldin Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada edo baldin aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

f) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, dirulaguntza eskaerarekin batera, aurkezten ahal dute deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Tokiko bazkidearen dokumentazioa, egiazta dadin betetzen direla hirugarren oinarriaren c) apartatuan ezarritako baldintzak:

b.1) Estatutuak.

b.2) Legezko eraketaren frogagiriak, esku-hartzearen onura hartzen duen herrialdeko legeen araberakoak.

b.3) Legezko ordezkariaren nortasun agiriaren kopia.

Tokiko bazkidea administrazio publiko bat bada, dokumentazio horren guztiaren ordez, agiri bat aurkeztuko du zeinak frogatuko baitu administrazio horren legezko ordezkaria nor den eta administrazio horrek esku-hartzean parte hartzen duela.

Tokiko bazkidearen dokumentazioa Administrazioak baldin badu, adierazi beharko da dokumentazio hori erantsita daukan espedientearen zenbakia.

b.4) Tokiko bazkideen batasuna izanez gero, entitate bakoitzaren agiriez gain, honako hauek aurkeztuko dituzte:

–Entitateen batasuna eratzeko agiria. Batasunak nortasun juridiko propiorik ez badu, eratze agirian berariaz adierazi beharko da zein den ahaldun edo ordezkari bakarra, batasunari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duena, eta ez desegiteko konpromisoa, harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean preskribatzeko aipatzen den epea bukatu arte.

–Agiri bat, adierazten duena zer eginkizun eta konpromiso hartzen dituen bere gain elkartea edo batasuna osatzen duen entitate bakoitzak, esku-hartzea gauzatzeko (taldearen izenean eta haren kontura). Haietako bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa ere azalduko da.

Entitate eskatzaileak herrialdean duen ordezkaritza batek esku-hartzean parte hartzen badu tokiko beste bazkide batekin, batasuna formalizatu beharko da eta adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.

C) Esku-hartzea baloratzeko dokumentazioa:

c.1) Esku-hartzearen memoria teknikoa eta aurrekontua, dagokion urtekoa, inprimaki ofizialetan. Modalitate bakoitzeko memoria teknikoak baloratzeko, gehieneko orrialde kopuru bat hartuko da kontuan. 11 puntuko Arial letra erabili beharko da, eta lerroartekoa 1 izanen da. Kontuan hartuko dira II. apartatutik (“Entitate eskatzailea eta/edo tokiko bazkidea”) VIII. apartatura (“Ebaluazioa eta jarraipena”) arteko orrialdeak, bi horiek barne. Orrialde kopuru bat baloratuko da soilik, modalitate bakoitzerako adierazitako mugara ailegatu arte.

–A modalitaterako (mikroekintzak): 40 orrialde, gehienez.

–B modalitaterako (proiektuak): 60 orrialde, gehienez.

–C modalitaterako (programak): 80 orrialde, gehienez.

–D modalitaterako (lankidetza teknikoa): 50 orrialde, gehienez.

c.2) Azken hiru urteotako urteko kontuak (2018, 2019 eta 2020), kontu horiek ikuskatuak, entitateko zuzendaritza organoek onetsiak, behin-behinekoak edo bestelakoak diren adierazita. Baldin entitateak aurreko urtean aurkeztu baditu kontuak, nahikoa izanen da azken urtekoak aurkeztearekin, aurkeztu zireneko espedientearen zenbakia zein den adierazita.

c.3) Esku-hartzea zehazki non kokatzen den azaltzen duen mapa (eskualdea, departamentua, probintzia eta udalerria).

c.4) Eskaera inprimakietan eskatzen diren eranskinak, behar bezala identifikatuta.

c.5) C modalitaterako, honako hauek gehituko dira: entitate eskatzailearen eta tokiko bazkidearen arteko “Akordioa”, programaren aurkezpenari eta, dirulaguntza lortuz gero, bi aldeek sinatuko duten hitzarmen ereduari buruzkoa; hitzarmen horrek arautuko du nola gauzatuko den esku-hartzea.

c.6) D modalitaterako, honako hauek gehituko dira:

c.6.1. Lankidetza teknikoa hartzen duen erakundearen, hau da, tokiko bazkide edo partaidearen berariazko eskaera, non honako hauek adieraziko baitira, gutxienez ere: proiektuaren xedeko gaitasuna indartzeko premia, nola gauzatu nahi den, laguntza hartzen ahal duten pertsona eta erakundeen ezaugarriak eta zergatik eskatzen den lankidetza teknikoa. Eskaera horrekin batera, entitate eskatzaileak eta tokiko bazkideak sinatuko duten hitzarmenaren edo kontratuaren eredua aurkeztuko da. Dokumentazio hori tokiko bazkidearen legezko ordezkariak sinatuko du.

c.6.2. Aholkularitza taldeko kide bakoitzaren curriculum zehatza (prestakuntza akademikoa, lan arloko esperientzia eta argitalpenak).

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta instrukzio organo gisa ariko da Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzua. Horrexek egiaztatuko du ea betetzen diren dirulaguntzak hartzeko betebeharrak, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, entitate eskatzaileari eskatzen ahalko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu ditzala edo aginduzko agiriak aurkeztu, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela; hori guztia, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren. Kasu hauetan gertatuko da hori:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A eta B apartatuetan zehaztutako dokumentazioak akatsak dituenean.

c) Akats materialak daudenean, laugarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz, esku-hartzeek bete beharreko baldintzetan.

d) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

e) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu bakar batean ere, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu bakar batean ere, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Eskaerak zein bere modalitatean (bigarren oinarrian adieraziak) baloratuko dira, 0tik 1.000 puntura arteko eskalan, kontuan harturik II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena.

2. Dirulaguntza eskaera aintzat hartua izateko, esku-hartzeak gutxienez ere 500 puntu lortu beharko ditu guztira. Horrez gain, B (proiektuak), C (programak) eta D (lankidetza teknikoa) modalitateetan aurkeztutako esku-hartzeen kasuan, gutxienez 50 puntu lortu beharko dira II. eranskineko “Egokitasuna, Nafarroako lankidetzaren zeharkako ikuspegien arabera” apartatuan, aintzat hartua izateko.

3. Dirulaguntza eskatutakoa adinakoa izanen da, betiere modalitate bakoitzerako ezarritako muga gainditu gabe.

4. Esku hartzeko modalitate bakoitzean, baldin positiboki baloraturiko eskaerei dagozkien zenbateko eskatu guztiek gainditzen badute aurrekontuetan horretarako dagoen dirua, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira.

5. Bi eskaerak azken puntuazio bera badute, esku-hartzearen kalitate teknikoaren atalean puntuazio handiena lortzen duena lehenetsiko da.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio organoak proposamen-txostena eman aurretik, erakunde onuradunei entzuteko tramitea egin daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari jarraikiz.

2. Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako aurrekontuan, dirulaguntzaz gaineko kofinantzaketa-portzentajea, betiere, eskaeran adierazitako bera edo handiagoa izanen da.

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari dagokio aurkeztutako eskaeren gainean ebaztea, horretarako ahalmena ematen baitiote Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak.

2. Modalitate bakoitzerako ebazpen bat emanen da, honako hauek jasoko dituena: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkion, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

3. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 6 hilabeteko epean berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, ukatu egin direla ulertuko da.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Modalitate bakoitzaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duten legeetan ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate onuradunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Gardentasun betebeharra bete ondoren, 2021eko dirulaguntzaren ordainketa aurreratua eginen da. Betebehar hori ezarrita dago deialdi honen hemezortzigarren oinarrian eta irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan, zeinak arautzen baititu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak.

2. C) modalitatean, aldez aurretik ordainduko dira 2022ko eta 2023ko dirulaguntzak, aurkeztu ondoren aurreko urteko justifikazio txostena, dirulaguntza emateko ebazpenean finkatzen den moduan. Instrukzio organoak 2021. eta 2022. urteetako justifikazio dokumentazioa berrikusiko du, eta erregularizatuko du 2022. eta 2023. urteetan, hurrenez hurren, ordaindu beharreko aurrerakina.

Hamabosgarrena.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

1. Esku-hartzeak bukatu eta hiru hilabeteko epean gehienez, entitate onuradunek esku-hartzearen gauzatzeari buruzko azken txostena aurkeztuko dute, www.cooperacion.navarra.es webgunean eskura dagoen eredu ofizialaren araberakoa. Dirulaguntzak ematen dituen administrazioak esku-hartzea gauzatzeko epea luzatzea baimenduz gero, kasuan kasuko baimenean xedatutakoak aginduko du.

2. Azken txostenak justifikazio kontuaren forma izanen du, eta gastuen frogagiriekin edo kontu auditore baten txostenarekin batera aurkeztuko da. Elementu hauek jasoko ditu:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatua, esaten duena aurkeztutako azken txosteneko dokumentazioan ageri diren datu guztiak egiazkoak direla.

b) Behar diren agiriak, frogatzeko tokiko bazkideari funtsak igorri zaizkiola eta zer truke-tasa aplikatu den, igorpena bankuko transferentzia bidez egiten bada; bestelako kasuetan, erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren onuraduna den GGKEaren legezko ordezkariak sinatua.

c) Tokiko bazkideak funtsak jaso izana frogatzen duen dokumentazioa; bankuko transferentzia bidez egiten bada, aplikatutako truke-tasak erakusten dituzten bankuko dokumentuak.

d) Tokiko monetan ordaindu baldin bada, truke-tasa egiaztatzeko banku-agiriak.

e) Esku-hartzearen exekuzioari buruzko txosten teknikoa, www.cooperacion.navarra.es Nafarroako Atarian eskuragai dagoen eredu ofizialaren araberakoa, non zehaztuko baitira, gutxienez, lorturiko helburuak eta emaitzak eta egindako jarduerak; horri guztiari egiaztatze-iturriak erantsiko zaizkio.

f) Txosten ekonomikoa, erantsita esku-hartzearen aurrekontuaren exekuzioari buruzko azalpen txostena, Excel formatuan, Nafarroako Atarian eskura dagoen eredu ofizialaren arabera prestatua (www.cooperacion.navarra.es). Txosten horretan honako hauek jasoko dira:

–Esku-hartzearen gastuen balantzea.

–Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso diren bestelako diru-sarrerak, dirulaguntzak edo laguntzak, publikoak edo pribatuak, baita haien zenbatekoa eta jatorria ere.

–Funtsen igorpenen xehetasuna eta aplikatutako truke-tasak.

–Gastu guztien zerrenda, jarduera eta gastu motaren arabera bereizita, barnean dela Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ez beste ekarpen batzuekin finantzatutako gastuen zerrenda. Gastu bakoitzean honako hauek agertuko dira: zerrendan zer dokumentu zenbaki duen, egiaztagiriaren zenbakia eta data, igorlearen izena edo helbidea eta haren identifikazio fiskaleko zenbakia edo antzekoa, kontzeptua, egiaztagiriaren testua (luzea izanez gero, laburtzen ahalko da), ordaintzeko modua, zenbat ordaindu den tokiko monetan eta hori zenbat den eurotan. Gastuen zerrendekin batera, frogagiriak aurkeztuko dira, kasuan kasuko kontrol organoak egiaztatu ahal izateko.

g) Justifikazio kontua eta gastuen egiaztagiriak aurkeztuz gero, kontrol organoak zilegi izanen du lagin bat hartzea ikuskapena egiteko. Frogagiri gisa fakturak, nominak, kotizazio-buletinak edo zergen aitorpenerako inprimakiak aurkeztuko dira, eta, halakorik ezean, banku laburpenak, gordekinak, kaxako erregistroak, gastuen oharrak edo bestelako agiriak. Betiere, zerrendan aipatzen diren datuak adierazi beharko dituzte. Frogagiri horiekin batera, ordainketa egin dela justifikatzeko agiriak aurkeztuko dira. Frogagiriak tokiko partaideak behar bezala frogatutako kopiak izanen dira, edo, Espainian sortutako gastuen kasuan, entitate onuradunak frogatutako kopiak. Frogagiriak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez ez badaude, gaztelaniara itzuli beharko dira osorik.

Frogagiriek eginbide-zigilua eraman beharko dute, Nafarroako Gobernuak finantzatzen dituela adierazteko. Eginbidean, gutxienez, honako hauek jasoko dira: espediente zenbakia; “Nafarroako Gobernuak finantzatua” testua; eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren kargura finantzatutako diru kopurua edo portzentajea.

h) Kontu auditore baten txostena emanez aurkezten den justifikazio kontua hautatuz gero, agertu beharko da auditorea jardunean dagoela Kontabilitatearen eta Kontu Auditoriaren Institutuaren mendeko Kontu auditoreen Erregistro Ofizialean; kontu auditorearen justifikazio kontuari buruzko txostena atzerrian egiten bada, proiektua gauzatzen deneko herrialdean jardunean dauden auditoreek egiten ahalko dute, baldin eta herrialde horretan kontu auditoretzan aritzeko gaikuntza araubiderik bada; halakorik ezean, txostena herrialde horretan finkatutako auditore batek ematen ahalko du, baldin haren izendapena Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak berresten badu, dirulaguntza jasotzen duen entitateak proposaturik, behar den kalitatea bermatzen duten irizpide teknikoekin bat.

Kontu auditoreak maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen du justifikazio kontuaren gaineko txostena. Agindu horren bidez onetsi zen kontu auditoreek dirulaguntzen justifikazio kontuak berrikusteko jarraitu beharreko jarduketa-araua (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 125. zenbakia, 2007ko maiatzaren 25ekoa). Txostenean zehaztapen hauek bete beharko dira:

–Oinarri honen 2. puntuan aurreikusitako egiaztagiriak: justifikazioa osatzen duten dokumentu guztien zerrenda osoa jasoko da, zein dauden egiaztatuta eta ezarritakoari lotzen ote zaizkion adierazita.

–Hamaseigarren oinarriko “Azpikontratazioa” apartatua: azpikontrataziorik ote den adieraziko da, eta, halakorik bada, oinarri honetan ezarritakoa betetzen ote den.

–Hamazazpigarren oinarriko “Betebeharrak” apartatua: oinarri horretako betebehar bakoitza betetzen ote den adieraziko da, eta “ez da bidezko” zehaztuko du hala dagokion kasuetan.

–Nafarroako Gobernuak finantzatutako gastuen zerrenda aztertu eta berrikusiko da nagusiki, eta laginketa teknikak erabiltzen ahalko dira kontu-ikuskapenetan onartu ohi diren praktiken arabera. EHA/1434 Aginduan ezarritako egiaztapenez gainera, ikuskatze prozesuan honako hauek egiaztatuko dira: zerrendan jasotako gastu-ohar bakoitza benetan ordaindu egin dela; eta gastua diruz lagungarria dela, oinarri arautzaileetan ezarritakoari jarraikiz.

–Diruz lagundutako jarduera (guztia edo zati bat) tokiko bazkide batek edo atzerriko partaideak gauzatu badu, ez da beharrezkoa izanen dirulaguntzaren gastuaren frogagiriak jasotzea onuradunaren kontabilitate erregistroetan; halakoetan, auditoreak tokiko bazkidearen edo partaidearen kontuak berrikusiko ditu.

–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza ez bestelako finantzaketarik bada, egiaztatuko da beste ekarpen batzuen bidez finantzatutako gastuen zerrendako datuak osorik daudela eta zerrenda hori oinarri honen 3. puntuan ezarritako ziurtapenarekin bat heldu dela.

i) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera hori ordainketa-gutun baten bidez eginen da, entitate onuradunak kudeaketa organoari eskatu beharko diona, eta horren bidez ulertuko da entitateak uko egiten diola itzultzen duen diru zenbatekoari.

j) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzizko, borondatez eman nahi dena, frogatzen duena ongi gauzatu dela edo ongi gauzatzen ari dela diruz lagundutako esku-hartzea.

3. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaz besteko finantzaketarik bada, entitateak berak emandako ziurtagiri bat aurkeztuko da, funts pribatuen kasuan, edo aldeko ebazpenaren kopia bat, zenbatekoa eta proiektua adierazita, baldin bestelako dirulaguntza publikoak badira. Tokiko ekarpen gisa onartutako balorizazioen kasuan, seigarren oinarriaren 4. puntuan xedatutakoari jarraituko zaio.

4. Tokiko bazkidea nazioarteko erakunde bat bada, Espainiak izenpetutako nazioarteko akordio edo itunetan legez ezarritako moduan eman beharko ditu kontuak.

5. Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak, diruz lagundutako jarduera behar bezala justifikatu dela egiaztatu ondoren, dirulaguntzari buruz dagokion administrazio espedientea itxiko du, eta horren berri emanen zaio entitate onuradunari.

Hamaseigarrena.–Azpikontratazioa.

Entitate onuradunak edo tokiko bazkideak esku-hartzearen zati bat gauzatzeko azpikontratazioa egiten ahal du hirugarrenekin, diruz lagundutako aurrekontuaren %15era arte gehienez, eta betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Esku-hartze jakin baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari berariaz adieraztea esku-hartzearen hasiera-eguna, dirulaguntza emateko ebazpenaren data baino lehenagokoa bada.

b) Eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztutako moduan gauzatzea esku-hartzea. Gauzatzeko epea aldatzen duten edo hura betetzea nabarmen zailtzen duten inguruabarrak gertatuz gero, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen 16.1.c) artikuluan ezarritako moduan jokatuko da.

c) Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari baimena eskatzea eta hura eskuratzea, esku-hartzean aldaketak egin ahal izateko, esku-hartzea gauzatu bitartean haren garapena larriki aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen direnean entitate onuradunaren egoitzan edo lurralde hartan, baita baliabideak efizientziaz erabiltzeagatik gerakinak daudenean ere, barnean direla aplikatutako truke-tasen ondoriozko finantza errendimenduak edo soberakinak; kasu horietan, eskaera egin beharko dute diruz lagundutako esku-hartzeari dagozkion jarduerak edo antzekoak handitzeko. Funtsezko aldaketatzat hartuko dira, bakar-bakarrik, helburuak, emaitzak, xedeko populazioa, lurralde kokapena edo tokiko bazkidea aldatzen direnean, baita diruz lagundutako aurrekontuko partiden artean egiten diren aldaketak ere, baldin aldaketa horiekin emandako dirulaguntzaren %20 gainditzen bada guztira, edo, betiere, aldaketak 20.000 eurotik gorakoak direnean; edo guztirako kostua %10 edo gehiago murrizten denean, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaz kanpoko ekarpena txikiagoa izan delako. Esku-hartzea gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketak arrazoituta adieraziko zaizkio Nafarroako Gobernuari azken txostenean, barnean dela guztirako kostua handitzea, Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik.

d) Esku-hartzea gauzatzen den herrialdean erosiko dira Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren bidez erosten diren material, ekipamendu eta hornidura guztiak, eta bertako produktuak izanen dira. Betebehar hori betetzerik ez bada, idazki baten bidez Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu beharko da, arrazoiak azaldurik.

e) Komunikatzea zer dirulaguntza eskatu dituzten eta onartu zaizkien, eta zer zenbatekorekin, edozein erakunde publiko edo pribaturen aldetik, helburu bererako, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza hartu ondoren. Jakinarazpen hori azken justifikazio txostenean egin beharko da.

f) Tokiko bazkideari edo partaideari dirulaguntza nondik datorren aditzera ematea berariaz.

g) Organo emaileari justifikatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, dirulaguntzaren xedeko jarduera egin dela eta dirulaguntza hartzeko helburua lortu dela, deialdi honen hamabosgarren oinarrian aipatzen den azken txostenaren bidez.

Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (esku-hartzeen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.

h) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

i) Nafarroako Gobernuari esku-hartzearen zabalkundea egiten laguntzea, Nafarroako herritarrak garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzearren.

j) Dirulaguntza nork eman duen adieraztea esku-hartzearen zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan. Zabalkunde-lan idatzi edo grafikoetan Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan adierazi bezala. Logotipo horrek diru-laguntzaren entitate onuradunen logotipoaren tamaina berean eta berdin ikusteko moduan agertu beharko du. Nolanahi ere, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2020 Foru Aginduaren 4.b) artikuluan xedatutakoa bete beharko da; foru agindu horren bidez, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta zentroetan egiten diren programa, jarduera, inbertsio eta jarduketetan Nafarroako Gobernuaren partaidetza zabaltzeko arauak ezarri ziren.

k) Organo emaileak egiten dituen egiaztapenak onartzea, baita kontrol organo eskudunek egiten dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea. Bereziki, hamabosgarren oinarriko 2. apartatuan aipatzen diren gastuen egiaztagiriak organo emailearen esku uztea, eskatuz gero. Horrela egin ezik, ulertuko da arau-hauste bat izan dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluko 1.1.f) apartatuaren kontrakoa, hain zuzen.

l) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea azken txostena aurkeztu eta lau urtez, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

m) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta deialdi honen hemeretzigarren oinarrian aipatzen diren kasuetan, hartutako funtsak itzultzea.

n) Ondasun inbentariagarriak erosi, eraiki, zaharberritu eta hobetuz gero, “Transferentziaren edo loturaren akta” aurkeztuko da, non agertuko baita beharturik daudela ondasunak dirulaguntzaren helburu zehatzetan erabiltzera gutxienez ere hamabost urtez, erregistro publikoan inskribatu beharreko ondasunak izanez gero, edo hiru urtez, bestelako ondasunak izanez gero.

ñ) Ezinezkoa bada dirulaguntzaren aurrerakinak lehenbailehen igortzea xede-herrialdera, diru horiek ezin dira jarri entitate adjudikaziodunak kontrolatu ezin dituen kanpo-eragileen menpe, eta nonbait inbertitzea onartuko da, bakar-bakarrik, funtsak ez igortzeko kausa jakin bat baldin badago eta, baldin eta inbertsioa bermatua badago eta arriskurik ez badu.

o) Lurrak edo higiezinak erosiz gero, jabetzaren araubidea eta titulartasuna zehaztu beharko dira, eta behar adina frogagiri aurkeztu.

p) Dirulaguntzaren onuradun den entitatearen eta haren tokiko bazkidearen arteko hitzarmenaren kopia aurkeztea –zortzigarren oinarriaren c.5) apartatuan aipatzen da–.

q) Kanpoko ex post ebaluazio bat edo ebaluazio misto bat aurkeztea, esku-hartzea bukatu eta 6 hilabeteko epean; ebaluazio horretan, baloratuko da zenbateraino bete diren ELGAren Garapenerako Laguntzarako Batzordearen irizpideetatik begiratuta esku-hartzearen emaitzak eta helburuak, hots: eraginkortasuna, efizientzia, eragina, bideragarritasuna, egokitasuna; deusetan galarazi gabe beste irizpide gehigarri batzuk edo beste metodologia osagarri batzuk gehitzea esparru logikoari: ebaluazio parte-hartzailea, ebaluazioa generoaren ikuspegitik, ebaluazio ekonomikoa, eta abar. Orobat, azken atal batean, gizarteratze mekanismoak sartzeko proposamen bat izanen da ukitutako entitateentzat. Entitate onuradunak, aurkeztu behar duen ebaluazio proposamenean, “erreferentziako baldintzak” eta ebaluazioa egin behar duten pertsonak edo entitateak adieraziko ditu, eta eskatuko du Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak berariaz jakinaraz diezaion ez diola eragozpenik jartzen aurkeztutako ebaluazio proposamenari.

Ebaluazio hau derrigorrezkoa da C) modalitatean, eta borondatezkoa B) modalitatean; ez da beharrezkoa A) eta D) modalitateetan.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Entitate eskatzaileak behartuak daude Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritako gardentasun betebeharrak betetzera, zehazki, urtebeteko epean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Aurreko apartatuan ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzatutako aurrekontua.

b) Kasua bada, dirulaguntza zein ekitalditan ematen den, ekitaldi horretan entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa izanen da haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa.

d) Gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharra bete beharrik, ez direlako aurreikusitako inguruabarrak gertatzen, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. eta 37. artikuluetan aipatzen diren kasuetan, dirulaguntzen onuradun diren entitateek hartutako dirua itzuli beharko dute, bertan ezartzen diren baldintzetan.

2. Baldin dirulaguntza emateko aintzat hartutako inguruabar, betebehar eta baldintzak aldatzen badira hamazazpigarren oinarriko c) apartatuan aipatzen den baimen administratiboa izan gabe, hori ez-betetzetzat joko da. Halaber, esku-hartzea bukatu ondoan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez-betetzetzat joko da %50 baino gutxiago gauzatzea, arlo teknikoa eta aurrekontua kontuan harturik. Gainerako kasuetan, organo emaileak baloratuko du zer inguruabar eta arrazoi izan diren, esku-hartzea behar bezala gauzatzea eragotzi dutenak, eta erabakiko du ea ez-betetzerik egon den edo ez.

3. Hamabosgarren oinarrian aipatzen den azken justifikazio-txostena epe barrenean aurkezten ez bada, ez-betetzea izanen da.

4. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Zenbat aldaketa ez-funtsezko egin diren, eta nolakoak, bidezko arrazoirik izan gabe.

–Azken justifikazio-txostena epetik kanpo aurkezten denean, zenbat egun iragan diren. Kasu honetan, emandako dirulaguntzaren %0,2ko penalizazioa ezarriko da atzeratutako hilabete bakoitzeko edo, hilabete osoak ez badira, horren zatiki bakoitzeko, hiru hilabetez. Epe hori iragan ondoan, justifikatzeko betebeharra ez betetzeari buruz ezarritakoa aplikatuko da.

5. Aurreko apartatuan ezarritakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokien guztian aintzat hartuko dira azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikulua eta hurrengoak eta Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen VII. kapitulua.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan xedatzen denaz gain, aplikatzekoak izanen dira Garapenaren aldeko Lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen xedapenak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearenak.

II. ERANSKIN

Modalitate bakoitzean baloratzeko irizpideak eta zeharkako lehentasunak eta lehentasun sektoriala

1. Modalitate bakoitzean baloratzeko irizpideak:

A) modalitatea, mikroekintzak.

A) Erakundeen egokitasuna (250 puntu gehienez).

a.1) Tokiko bazkidearen gaitasun operatiboa (120 puntu gehienez).

a.2) Entitate eskatzailearen eta tokiko bazkidearen arteko harremana (80 puntu gehienez).

a.3) Entitate eskatzaileak Nafarroan duen ezarpena (50 puntu gehienez).

B) Esku-hartzearen kalitate teknikoa (420 puntu gehienez).

b.1) Diagnostikoaren eta parte-hartzearen analisia (50 puntu gehienez).

b.2) Helburuen, emaitzen eta jardueren analisia (110 puntu gehienez).

b.3) Adierazleen eta egiaztatze bideen egokitasuna (40 puntu gehienez).

b.4) Giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak (150 puntu gehienez).

b.5) Bideragarritasuna: kofinantzaketa; kanpoko faktoreak edo arriskuak (50 puntu gehienez).

b.6) Jarraipen prozesuraren analisia eta ebaluazioa (20 puntu gehienez).

C) Egokitasuna, III. eranskineko zeharkako ikuspegien eta lehentasun sektorialen arabera (200):

c.1) Egokitasuna, Nafarroako lankidetzaren zeharkako ikuspegien arabera (80 puntu gehienez):

  • Generoaren ikuspegia (20 puntu gehienez).
  • Giza eskubideen ikuspegia (20 puntu gehienez).
  • Aniztasun kulturala (20 puntu gehienez).
  • Ingurumen arloko jasangarritasuna (20 puntu gehienez).

c.2) Egokitasuna, lehentasun sektorialen arabera (120 puntu gehienez).

  • Osasunerako eskubidea (120 puntu gehienez).
  • Landa garapen jasangarria (120 puntu gehienez).
  • Hezkuntza-eskubidea (120 puntu gehienez).
  • Emakumeen ahalduntzea (120 puntu gehienez).
  • Tokiko gizarte zibila eta gobernantza demokratikoa (120 puntu gehienez).

Esku-hartzea gehienbat zein sektoretan garatzen den, bada sektore horixe baloratuko da.

D) Egokitasuna, COVID-19aren krisiari erantzuteko Espainiako lankidetzaren estrategiaren lehentasunen arabera (30 puntu gehienez).

  • Bizitzak salbatzea: osasun sistema nazionalak babestea eta indartzea. (30 puntu gehienez).
  • Pertsonarik zaurgarrienak babestea, eta haien eskubideak eta bizimoduak berreskuratzea. (30 puntu gehienez).
  • Sistema sozioekonomikoak babestea, ekoizpen sarea berreskuratzea eta gobernagarritasuna indartzea. (30 puntu gehienez).

Lehentasun bat baino gehiago baloratzen bada, behin betiko puntuazioa izanen da baloratutako horien batez bestekoa.

E) Egokitasuna, lehenetsitako geografia eremuen arabera eta jarduketaren eskualdeko (estatu barrenekoa) ezaugarrien arabera (100 puntu gehienez).

  • Herrialdeko garapen txikieneko eskualdeetan egiten da (25 puntu).
  • III. Plan Zuzentzailean lehentasuna duen herrialde edo eskualdeetako batean egiten da (25 puntu).
  • Garapen txikiagoko herrialde batean egiten da, Nazio Batuen sailkapenaren arabera (50 puntu).

B eta C modalitateak, proiektuak eta programak.

A) Egokitasun instituzionala (200 puntu):

a.1) Entitate eskatzailearena (110 puntu gehienez).

  • Nafarroan duen ezarpena (65 puntu gehienez).
  • Gaitasun finantzarioa (15 puntu gehienez).
  • Gaitasun estrategikoa (15 puntu gehienez).
  • Gaitasun operatiboa (15 puntu gehienez).

Entitateen batasunen kasuan, hori dena batasunaren ordezkariarentzat baloratuko da; batasuna bi entitatek osatzen badute, 1,2rekin biderkatuko da, eta 1,4rekin gainerako kasuetan, 110 puntu bildu arte, gehienez ere.

a.2) Tokiko bazkidearena (90 puntu gehienez):

  • Lan esperientzia esku-hartzearen sektorean edo eskualdean (30 puntu gehienez).
  • Gaitasun finantzarioa (20 puntu gehienez).
  • Gaitasun estrategikoa (40 puntu gehienez).

B) Esku-hartzearen kalitate teknikoa (450 puntu):

b.1) Diagnostikoaren eta parte-hartzearen analisia (50 puntu gehienez).

b.2) Helburuen, emaitzen eta jardueren analisia (110 puntu gehienez).

b.3) Adierazleen eta egiaztatze bideen egokitasuna (40 puntu gehienez).

b.4) Giza baliabideak eta baliabide tekniko eta ekonomikoak (150 puntu gehienez).

b.5) Bideragarritasunaren analisia; kofinantzaketa eta beste ekarpen batzuk; kanpoko faktoreak edo arriskuak (70 puntu gehienez).

b.6) Jarraipen prozesuaren analisia eta ebaluazioa (30 puntu gehienez).

Nafarroako Gobernuak azken bi urteetako batean finantzatu badu esku-hartzea, baloratuko da jarraitzea egokia ote den, eta, jarraitzearen alde egiten bada, b) apartatuko puntuazioa 1,1 koefizientearekin biderkatuko da, gehienez ere 450 puntu arte.

C) Egokitasuna, Nafarroako lankidetzaren zeharkako ikuspegien arabera (100 puntu gehienez):

  • Generoaren ikuspegia (25 puntu gehienez).
  • Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia (25 puntu gehienez).
  • Aniztasun kulturala (25 puntu gehienez).
  • Ingurumen arloko jasangarritasuna (25 puntu gehienez).

D) Egokitasuna, Nafarroako Lankidetzaren Plan Zuzentzailearen lehentasun sektorialen arabera (120 puntu gehienez):

  • Osasunerako eskubidea (120 puntu gehienez).
  • Landa garapen jasangarria (120 puntu gehienez).
  • Hezkuntza-eskubidea (120 puntu gehienez).
  • Emakumeen ahalduntzea (120 puntu gehienez).
  • Tokiko gizarte zibila eta gobernantza demokratikoa (120 puntu gehienez).

Balorazioa bi sektoretan edo gehiagotan eginez gero, behin betiko puntuazioa ateratzeko, sektore guztiak batuko dira, eta, zenbat sektoretan egiten den esku-hartzea, haien kopuruaren artean zatituko da.

E) Egokitasuna, COVID-19aren krisiari erantzuteko Espainiako lankidetzaren estrategiaren lehentasunen arabera (30 puntu gehienez).

  • Bizitzak salbatzea: osasun sistema nazionalak babestea eta indartzea. (30 puntu gehienez).
  • Pertsonarik zaurgarrienak babestea, eta haien eskubideak eta bizimoduak berreskuratzea. (30 puntu gehienez).
  • Sistema sozioekonomikoak babestea, ekoizpen sarea berreskuratzea eta gobernagarritasuna indartzea. (30 puntu gehienez).

Lehentasun bat baino gehiago baloratzen bada, behin betiko puntuazioa izanen da baloratutako horien batez bestekoa.

F) Egokitasuna, lehenetsitako geografia eremuen arabera eta jarduketaren eskualdeko (estatu barrenekoa) ezaugarrien arabera (100 puntu gehienez).

B modalitaterako (proiektuak).

  • Herrialdeko garapen txikieneko eskualdeetan egiten da (25 puntu).
  • III. Plan Zuzentzailean lehentasuna duen herrialde edo eskualdeetako batean egiten da (25 puntu).
  • Garapen txikiagoko herrialde batean egiten da, Nazio Batuen sailkapenaren arabera (50 puntu).
  • C modalitaterako (programak).
  • Garapen txikiagoko herrialde batean egiten da, Nazio Batuen sailkapenaren arabera (50 puntu).
  • Esku-hartzearen egokitasuna, eskualdearen eta garatzen den testuinguruaren arabera. Trinkotasun edo sendotasun orokorra (50 puntu gehienez).

D modalitatea. Lankidetza teknikoa:

A) Entitate eskatzaileak erakunde gisa duen gaitasuna (300 puntu gehienez):

a.1) Gaitasun finantzarioa (40 puntu gehienez).

a.2) Gaitasun estrategikoa (60 puntu gehienez).

a.3) Gaitasun operatiboa (100 puntu gehienez).

a.4) Talde teknikoaren gaitasun operatiboa (100 puntu gehienez).

Entitateen batasunen kasuan, hori dena batasunaren ordezkariarentzat baloratuko da; batasuna 2 entitatek osatzen badute, 1,2rekin biderkatuko da, eta 1,4rekin gainerako kasuetan, 300 puntu arte, gehienez ere.

B) Esku-hartzearen kalitate teknikoa (450 puntu gehienez):

b.1) Helburuen, emaitzen eta jardueren analisia (100 puntu gehienez).

b.2) Adierazleen eta egiaztatze bideen egokitasuna (50 puntu gehienez).

b.3) Baliabide tekniko eta ekonomikoen analisia (120 puntu gehienez).

b.4) Bideragarritasunaren analisia; kofinantzaketa eta beste ekarpen batzuk; arriskuak edo kanpoko faktoreak (75 puntu gehienez).

b.5) Metodologia (75 puntu gehienez).

b.6) Esku-hartze eremuaren eta Nafarroaren arteko loturak. (30 puntu gehienez).

C) Egokitasuna, III. eranskineko zeharkako ikuspegien eta lehentasun sektorialen arabera (200 puntu gehienez):

c.1) Egokitasuna, Nafarroako lankidetzaren zeharkako ikuspegien arabera (100 puntu gehienez):

  • Generoaren ikuspegia (25 puntu gehienez).
  • Giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia (25 puntu gehienez).
  • Aniztasun kulturala (25 puntu gehienez).
  • Ingurumen arloko jasangarritasuna (25 puntu gehienez).

c.2) Egokitasuna, lehentasun sektorialen arabera (100 puntu gehienez):

  • Osasunerako eskubidea (100 puntu gehienez).
  • Landa garapen jasangarria (100 puntu gehienez).
  • Hezkuntza-eskubidea (100 puntu gehienez).
  • Emakumeen ahalduntzea (100 puntu gehienez).
  • Tokiko gizarte zibila eta gobernantza demokratikoa (100 puntu gehienez).

Esku-hartzea gehienbat zein sektoretan gauzatzen den, bada sektore horixe baloratuko da.

D) Egokitasuna, COVID-19aren krisiari erantzuteko Espainiako lankidetzaren estrategiaren lehentasunen arabera (30 puntu gehienez).

  • Bizitzak salbatzea: osasun sistema nazionalak babestea eta indartzea. (30 puntu gehienez).
  • Pertsonarik zaurgarrienak babestea, eta haien eskubideak eta bizimoduak berreskuratzea. (30 puntu gehienez).
  • Sistema sozioekonomikoak babestea, ekoizpen sarea berreskuratzea eta gobernagarritasuna indartzea. (30 puntu gehienez).

Lehentasun bat baino gehiago baloratzen bada, behin betiko puntuazioa izanen da baloratutako horien batez bestekoa.

E) Egokitasuna, lehentasun geografikoen arabera. Garapen txikiagoko herrialde batean egiten da, Nazio Batuen sailkapenaren arabera. (20 puntu).

2. Zeharkako lehentasunak eta lehentasun sektorialak:

–Zeharkako lehentasunak:

1.–Genero-ikuspegia: konpromisoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin eta generoan oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokarekin. Arlo sozial eta ekonomikoan genero desberdintasunak zuzentzearen alde egindako lana, baita eskubide zibil eta politikoen arloan egindakoa ere; planifikatzen diren ekintzek gizasemeen eta gizalabengan izan ditzaketen ondorioak balioestea, eremu eta maila guztietan. Era berean, genero ikuspegia txertatu izana proiektuetan eta GGKEaren estrategia instituzionalean berean.

2.–Giza eskubideetan oinarrituriko ikusmoldea. Giza eskubide guztien unibertsaltasun, zatiezintasun eta interdependentziatik abiatzen da –eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak, indibidualak eta kolektiboak–, eta nazioarteko itunetan aitortutako eskubideen bermean du oinarri. Pertsonen gaitasunak indartzean oinarritzen da, beren eskubideak zein diren jakin eta horiek eskatzeko gaitasuna izan dezaten; eta erakundeen gaitasunak indartzean, giza eskubideak bermatu, sustatu eta babes ditzaten. Era berean, baztertutako biztanleen eskubideak lortzea du ardatz, bat etorriz Agenda 2030 ekintza planaren goiburu nagusiarekin: “inor atzean ez utzi”. Ikuspuntu honek bere-berea du pertsonen, gizarte zibileko erakundeen eta erakunde publikoen gaitasunak indartzea, gobernantza demokratikoko esparru batean (gobernu ona), eta maila guztietan.

3.–Aniztasun kulturala: aniztasun kulturala errespetatzea giza eskubideak kontuan harturik zaindu beharreko aberastasuna da, eta garrantzi berezia ematen zaio herrien ondare materiala eta immateriala babesteari, bai eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzeari ere. Herri indigenei eta afrikarren ondorengoei dagokienez, ekitatea lotzen da, batetik, giza eskubideekin, pertsona horien parte hartze politiko osoa eta eraginkorra lortzera bideratutako prozesuetan, eta, bestetik, jabetza intelektualeko eskubideen, ondarearen eta kultura aniztasunaren defentsarekin. Haien baldintzak bereziak direnez, protagonismo handia dute biodibertsitate kulturalaren defentsan eta ingurumenaren babesean. Era berean, desberdintasun arrakalen eraginez, taldeok ahulezia sozial eta ekonomikoan daude.

4.–Ingurumen arloko jasangarritasuna: horrek esan nahi du esku-hartzeek baliabide naturalak errespetatuko dituztela, eta saihestuko dutela aurrerapenak eta garapenak ingurumena degrada dezaten; horrela, oraingo beharrak aseko dira, baina kinka larrian jarri gabe etorkizuneko belaunaldiek beren beharrei aurre egiteko ahalmena. Garrantzi berezia izanen dute, batetik, ingurumen inpaktuaren azterketa bat sartzeak, indentifikatutako ingurumen inpaktu negatiboak saihesteko edo minimizatzeko, bestetik, ingurumen arloko neurri zuzentzaile egokiak aplikatzeak eta, azkenik, esku-hartzeen jasangarritasunaren baitan, klima-aldaketaren eraginak arintzea xede izanen duten mekanismoak ezartzeak.

–Lehentasun sektorialak:

  • Osasunerako eskubidea:
  • Osasun zerbitzu publikoak berdintasunez eta kalitatez eskuratzea.
  • Emakumeek sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko zerbitzuak jaso ditzaten sustatzea.
  • Haurren desnutrizioaren aurkako borrokan laguntzea.
  • Prebalentzia berezia duten eritasunen aurkako ekimenei laguntza ematea.
  • Edateko ura eta saneamendua izatea.
  • Landa garapen jasangarria:
  • Elkartasun ekonomia sustatzea alternatiba gisa, batez ere antolatutako emakumeek gidatutako ekimenak.
  • Tokian tokiko kultur praktikak kontuan hartzen dituen nekazaritzako eta abeltzaintzako garapen jasangarriari ekarpena egitea.
  • Nekazari txikiei laguntza ematea, ekoizpen ekologikoko sistemak ezartzeko.
  • Elikadura burujabetzari loturiko ekimenak abiarazteko sostengua ematea.
  • Hezkuntza-eskubidea.
  • Berdintasunezko eta kalitatezko sarbidea oinarrizko hezkuntzara (haur hezkuntza eta lehen hezkuntza) eta bigarren hezkuntzara.
  • Berdintasunezko eta kalitatezko sarbidea prestakuntza teknikora eta profesionalera eta goi mailako prestakuntzara.
  • Ekimen zehatzak babestea, talde ahulenentzat hezkuntza inklusiboa bermatzeko.
  • Eraldaketarako eta herritar globalak lortzeko hezkuntza lantzen duten ekimenak babestea.
  • Emakumeak ahalduntzea.
  • Sexu- eta ugalketa-eskubideak osotara baliatu ditzaten sustatzea, babestea eta bermatzea.
  • Emakumeen aurkako indarkeria eta genero indarkeria deuseztatzea.
  • Emakumeek baliabideetarako sarbidea eta haien gaineko kontrola izan dezaten sustatzea.
  • Antolatutako emakumeek gidatutako ekimen ekonomikoei laguntza ematea.
  • Ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuetan trebatzeko eta ezagutza-trukerako prozesuei laguntza ematea.
  • Zaintza lana aitortzea.
  • Sustatzea bai emakumeen parte-hartzea erakunde politiko eta sozialetan, bai haien sarbidea erabakiak hartzeko organoetan.
  • Emakumeen gaitasun teknikoak eta politikoak indartzea.
  • Emakumeen erakundeak indartzea.
  • Tokiko gizarte zibila eta gobernantza demokratikoa.
  • Tokiko erakunde publikoen gaitasun teknikoak indartzea, nazioartean aitortutako giza eskubideen sustapena gauzatu ahal izateko.
  • Giza eskubideak sustatzea eskubideen eta betebeharren titularren artean.
  • Estatua toki mailan indartzea (deszentralizatua), gobernagarritasuna hobetzeko.
  • Tokiko erakunde publikoen gaitasun teknikoak indartzea (prestakuntza eta akonpainamendua) politika publikoak eta tokiko parte hartzea kudeatzeko.
  • Herrien garapena eta emakumeen eskubideak bermatzea helburu duten gobernuen legegintzako ekimenei sostengu ematea.
  • Gizarte zibileko erakundeen eta mugimenduen gaitasun teknikoak indartzea, nazioartean aitortutako giza eskubideak defendatu eta betearazteko (eragin politikoa sortzeko gaitasunak).
  • Erakunde komunitarioen gaitasun teknikoak indartzea (batez ere landa eremuetako emakume antolatuenak), indigenen edo nekazarien komunitateak kudeatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2106262