120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Akats zuzenketa, 2021eko aurrekontuaren behin betiko onespenaren iragarkian

Akatsa atzeman baita 2021eko aurrekontu orokorraren behin betiko onespenari buruzko iragarkian, hain zuzen ere, 2021eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an, argitaratutako hartan, hona hemen zuzenketa:

Iragarki horretan argitaratutako gastuen eta sarreren xehetasunaren ondoren, honako laburpen hau agertu behar da, akats baten ondorioz sartu ez zena:

Giltxaurdi SM merkataritza-sozietatearen gastuen eta diru-sarreren aurreikuspen-egoera; sarrerak eta gastuak 397.832,47 euro dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Baztanen, 2021eko maiatzaren 17an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2108090