120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASARTA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Asartako Kontzejuak, 2020ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin.

Asartan, 2021eko maiatzaren 6an.–Kontzejuko burua, Luisa Lucila Monreal Oroquieta.

Iragarkiaren kodea: L2107479