120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 273. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 23an.

Amillaon, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Idazkaritza. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %11. Bateraezintasuna: %35. Lanaldiaren luzapena: %10; %3,72 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Batasunean, Metautengo Barrutiko Udalarekin.

Administrazio-kontratudunak.

Lanpostua: Idazkaritza. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %11. Bateraezintasuna: %35. Lanaldiaren luzapena: %10; %3,21 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: hutsik. Batasunean, Metautengo Barrutiko Udalarekin.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %22; %3,21 (19/08 Foru Dekretua). Egoera: jardunean, eta batasunean Metautengo Barrutiko Udalarekin.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Mailako osagarria: %12. Lanpostua: %11,65. Egoera: hutsik. Lanaldia: %60.

Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Maila: B. Sarbidea: oposizioa. Kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Izen-deiturak: M.ª Pilar Barragán García. Lanpostua: Idazkaritza. Antzinatasuna: 1997ko urtarrilaren 9a.

Lan-kontratudun finkoak.

Izen-deiturak: Jesús Lara Ciordia. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2002ko otsailaren 2a.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Izen-deiturak: Belén Albéniz Landa. Lanpostua: Administrari-ofiziala. Antzinatasuna: 2017ko urtarrilaren 1a.

Izen-deiturak: Alicia Temprano Valerdi. Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Antzinatasuna: 2018ko urtarrilaren 8a.

Iragarkiaren kodea: L2107427