120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

946/2021 EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta 2019ko ekainaren 28an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2019ko abuztuaren 3an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 19ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabakia hartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterraren titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzeko.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 5ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Elikagaien Industriako Teknologiako eta Jasangarritasuneko Unibertsitate Masterraren tituluaren
ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

48

Aukerakoak

12

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

72

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASTURTEA

Jasangarritasuna Elikagaien Industrian

6

Jasangarritasuna Elikagaien Industrian

Nahitaezkoa

6

1.a

I+G+b-ko Teknikak Elikagaien Industrian

18

Ikerketako eta Analisiko Teknikak Elikagaien Industrian

Nahitaezkoa

9

1.a

Elikagaiak karakterizatzeko Teknika Aurreratuak

Nahitaezkoa

9

1.a

I+G+b-rako eta Elikagaien Jasangarritasunerako Teknologiak

21

I+G+b-rako Teknologiak

Nahitaezkoa

15

1.a

Jasangarritasunerako Teknologiak

Nahitaezkoa

6

1.a

Zuzendaritza Estrategikoa Elikagaien Industrian

3

Zuzendaritza Estrategikoa Elikagaien Industrian

Nahitaezkoa

3

1.a

Aukerakoak

12

Aukerakoak

Aukerakoa

12

1.a

Kanpoko praktikak

Aukerakoa

12

1.a

Master Amaierako Lana

12

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

2.a

Iragarkiaren kodea: F2107661