120. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

934/2021 EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historiako eta Ondareko Graduaren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2019ko ekainaren 28ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2019ko abuztuaren 3an argitaratu baitzen, 185. BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 19ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, 2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak eman zion idazketaren arabera, eta 2007ko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, zeina 2010eko uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historiako eta Ondareko Graduko titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historiako
eta Ondareko Graduko tituluaren ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Arteak eta Giza Zientziak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Oinarrizko prestakuntza

60

Nahitaezkoak

132

Aukerakoak

42

Gradu Amaierako Lana

6

Kredituak osotara

240

Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:

JAKINTZA-ARLOA

IRAKASGAIA

ECTS

IKASTURTEA

Arteak eta Giza Zientziak

Historia

42

1.a

Historia

18

2.a

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

IKASTURTEA

Historiaren Teoriak eta Aro Nagusiak

60

Aro Historiko Nagusiak

Oinarrizkoa

36

1.a

Historiaren Teoria eta Metodologia

Oinarrizkoa

24

1.a eta 2.a

Ondarearen Oinarrizko Kontzeptuak

48

Ondarearen Dibertsitatea

Nahitaezkoa

24

1.a, 2.a eta 3.a

Ondarearen Kudeaketa eta Kontserbazioa

Nahitaezkoa

24

1.a, 2.a eta 3.a

Gizarteen Bilakaera Historikoa

48

Iraupen Luzeko Ikuspegi Historikoak

Nahitaezkoa

24

2.a eta 3.a

Mundu Modernoaren eta Garaikidearen Eraldaketak

Nahitaezkoa

24

4.a

Ondare Historiko eta Kulturala

36

Artea eta Kultura Historian

Nahitaezkoa

24

2.a eta 3.a

Landako eta Hiriko Ondarea Historian

Nahitaezkoa

12

3.a eta 4.a

Aukerakoa

42

Aipamena Proiektu Kulturalen Kudeaketa Ekonomikoan

Aukerakoa

30

3.a eta 4.a

Aipamena Ondarearen Bitartekaritza Kulturalean

Aukerakoa

30

3.a eta 4.a

Kanpoko praktikak

Aukerakoa

12

4.a

Gradu Amaierako Lana

6

Gradu Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

4.a

Iragarkiaren kodea: F2107658