116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Agotzaina SLk sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2021-000003

Unitate kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa:

848426254-848427587

Helbide elektronikoa:

autprema@navarra.es

Instalazioa

Arrautza-produktuak prestatzea

Sailkapena

4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa

2A/2

1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa

9.1.b)i)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.4.b)i)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 2. multzoa

Titularra

Agoitzaina SL

Tokia

1. poligonoa, 753. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 578.581,000 eta Y: 4.751.192,000

Udalerria

Arbizu

Proiektua

Arrautzetatik eratorritako produktuak prestatzeko instalazioa

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa:

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa:

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2021eko apirilaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2106260