116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

183/2021 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektua.

Nafarroako Gobernuak 2001eko maiatzaren 14an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen “Galar zendean eskualde eremuko industria eremu bat (Comarca 2)” ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala.

Nafarroako Gobernuak, 2020ko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedienteak. Sustatzaileak NASUVINSA elkartea eta Galar Zendeako Udala (espediente bat) ziren.

Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 19an hartutako erabakiaren bidez, deklaratu zen onura publikokoak direla, desjabetu ahal izateko, Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren UPSa aldatzeko espedienteak; aipatu UPSaren desjabetze proiektua gauzatzean ukitutako finken okupazioa presakoa dela adierazi zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta NASUVINSA deklaratu zen proiektu hori gauzatzean garatu beharreko desjabetzearen onuradun.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 389/2020 Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektua, baita proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere.

Epe hori igarota, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 55/2021 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi zen “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektua, baita proiektu horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horiek okupatzea edo erostea guztiz beharrezkotzat jotzen da, okupatzearen beharra inplizitu gelditu da eta desjabetze espedientea abian jarri denez, bidezkoa da ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Halaber, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiaren martxoaren 30eko 129/2021 Ebazpenaren bidez, zuzendu ziren otsailaren 19ko 55/2021 Ebazpenaren eranskinean antzemandako zenbait akats. Ebazpen horrek behin betiko onespena ematen dio “Galarko udal-mugarteko Comarca 2 industria eremuaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa eta zabaltzea” izenekoaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektuari.

Adierazitakoarekin bat, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak ezartzen duena kontuan hartuta eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Galar zendeako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Galar zendeako udaletxean, 2021eko ekainaren 10ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAri, enpresa onuraduna baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Galar zendeako udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 3an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2107263