116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

131/2021 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita iraungi dela Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 161/2019 Ebazpenaren bidez hasitako prozedura, xede zuena Nafarroako Foru Komunitatea deklaratzea Celia Tornos Turrillas andrearen abintestato jaraunsle (GP 2017158).

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeak, 24.5 artikuluan, xedatzen du Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko legezko oinordetza eginen dela lege horrexetan, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arauetan eta aplikatzekoak diren arau osagarri edo erregelamenduzkoetan ezarritakoari jarraikiz.

Bestalde, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren edo Nafarroako Foru Berriaren 300. Legeak ezartzen du legezko oinordetzara joko dela baldin eta jarauntsi osoa edo zati bat xedatzen ez bada testamentu bidez, oinordetza-itun baten bidez edo, konpilazio horrekin bat etorrita, oinordetza gauzatzeko baliozko beste modu baten bidez.

Ondasun eztronkalen gaineko legezko oinordetzak, Foru Berriaren 304 Legeak, heriotza gertatu zen egunean (2014ko azaroaren 7a) indarrean zeukan erredakzioaren arabera, ondasun eztronkalen gaineko oinordetzaren legezko ordena ezarri zuen, eta 1. zenbakitik 6.era bitarteko zenbakietan bata bestearen atzetik egin beharreko deiak finkatu zituen. 7. zenbakian dio ezen, aurreko zenbakietan adierazitako ahaiderik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitatea izanen dela oinordekoa, eta jarauntsia banatuko duela ongintzako, hezkuntzako, ekintza sozialeko edo lanbide erakundeen artean, Nafarroako Komunitateko eta udal mailakoen artean erdi bana. Era berean, 307. Legean zehazten da zein ahaideri deituko zaien ondasun tronkalen oinordeko izateko, eta, azken paragrafoan ezartzen denez, “halako ahaiderik izan ezean, oinordetza gauzatuko da 304. Legearekin bat etorriz”.

Azaroaren 27ko 161/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitatea Celia Tornos Turrillas andrearen abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedurari. Ebazpen hori 2020ko 20. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23koan, 2020ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan, eta Irunberriko eta Eloko udalen iragarki-tauletan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak xedatzen du administrazio publikoak behartuak daudela administrazio publiko guztiei buruzko berariazko ebazpena ematera. Eta gaineratzen du ebazteko epea izanen dela prozesura bakoitzaren arauetan finkatutakoa, eta, ofizioz hasitako prozeduretan, epe hori hasiko dela prozedura hasteko erabakiaren egunean. Kasu honetan, prozedurari dagokion araua Nafarroako Ondareari buruzko Legea da, 24.6 artikulua, non xedatzen baita prozedura ebazteko gehieneko epea urtebetekoa izanen dela, prozedura hasten den egunetik kontatzen hasita.

Kontuan harturik prozedura hasteko ebazpena 2019ko azaroaren 27koa dela eta urtebete joan dela prozedurari bukaera emateko ebazpenik eman gabe, prozedura iraungi dela deklaratzeko ebazpen bat ematea besterik ez dago.

Horrenbestez, Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legearen 24.5 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat deklaratzea Nafarroako Foru Komunitatea Celia Tornos Turrillas andrearen abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura.

2. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta Irunberriko eta Eloko udaletara igortzea bertako iragarki-tauletan jar dadin hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Orokorraren Atalera eta Ondare Zerbitzura (Ondarearen Kudeaketa Juridikoaren Atala eta Administrazio Aferetarako Bulegoa) eta departamentu horretan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskumenen eta prozeduraren gaineko arauak urratuz gero, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.b) artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatuaren arabera, betiere administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri baino lehen.

Eskumenen eta prozeduraren gaineko arauen urraketa kasuetatik aparte, Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 24.6 artikuluak adierazten du abintestato jaraunslearen deklarazioagatik edo ondasunak Administrazioaren alde esleitzeagatik kaltetuak sentitzen direnek (ustez jaraunspenean eskubide hobea dutelako edo beste eskubide zibil bat dutelako) bidezko egintzak erabiltzen ahalko dituztela jurisdikzio zibileko organoen aurrean.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia, Begoña Urrutia Juanicotena.

Iragarkiaren kodea: F2107432