116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

243E/2021 EBAZPENA, maiatzaren 4koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira apirilaren 21eko 210E/2021 Ebazpenean atzemandako akatsak. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak eman zuen ebazpen hori, deialdi hau ebazteko: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak abenduaren 21ean emandako 210E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi hau ebatzi zen: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”.

Zenbait akats atzeman dira txantiloietan, bai I. eranskinean jasotakoan (“Baloratutako proiektuen informazioa”) bai II. eranskinean jasotakoan (“Diruz lagundutako proiektuen informazioa”). Proiektuak deialdiaren oinarrietan ezarritako balorazio txantiloian adierazitakoaren arabera baloratu ziren. Nolanahi ere, akats bat izan da, eranskinetan jaso diren txantiloiak ez baitatoz bat oinarrietan jasotako harekin. Era berean, zenbait apartatutan, deialdian finkatutako puntuazioaren muga ez zuten errespetatu emandako puntuazio partzialetako batzuek. Edonola ere, nabarmendu beharra dago akats horiek ez dakartela aldaketarik emandako dirulaguntzetan.

Ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Apirilaren 21eko 210E/2021 Ebazpenaren I. eta II. eranskinetan hautemandako akatsak zuzentzea (“Baloratutako proiektuen informazioa” eta “Diruz lagundutako proiektuen informazioa” izenekoak, hurrenez hurren). Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak eman zuen ebazpen hori, deialdi hau ebazteko: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”. Eranskinak gehitzen dira.

2. Ebazpen hau jakinaraztea deialdian proiektuak aurkeztu dituzten herritarren elkarte guztiei; eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 4an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

I. ERANSKINA

Baloratutako proiektuen informazioa (XLS).

II. ERANSKINA

Diruz lagundutako proiektuen informazioa (XLS).

Iragarkiaren kodea: F2107275