116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

210E/2021 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau onesten baita: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”. DDBN identifikazioa: 540527.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 547E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: “Herritarren erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak”.

Eskabideak aurkezteko epean, zeina 2021eko otsailaren 15ean bukatu baitzen, Nafarroako herritarren erakundeek sustatutako 43 proiekturen eskaerak erregistratu ziren.

Espedientea kudeatu duen unitateak, deialdiaren oinarriak aplikatuz, eskaerak ebaluatu ditu, eta laguntza horiek emateko proposamena egin 2021eko apirilaren 6an.

I. eranskinean informazio zehatza dago baloratutako proiektuei buruz.

Horrenbestez, ikusirik Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuaren txostena, zeina espedientean baitago, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Eskaera hauek ez onartzea:

a) Ezarritako epetik kanpo aurkeztegatik:

ENTITATEA

IFK

PROIEKTUA

GOIZARGI, DOLUAN DAUDEN LAGUN ETA FAMILIEN ELKARTEA

G31765654

Heriotzaren eta doluaren sentsibilizazioa eta inpaktu soziala

b) Deialdiko oinarrietakoren bat ez betetzeagatik:

HERRITARREN ERAKUNDEA

IFK

PROIEKTUA

EZ-BETETZEA

GRUMATENA ELKARTEA

G31838725

Grumatena jarduerak 2021

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Jarduera ludikoen bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat

ARKUPEAK ELKARTEA

G31180052

Lorategiak auzolanean

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Jarduera ludikoen bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat

NUEVO DIÁLOGO ELKARTEA

G98302615

Herritarrak giza eskubideetan trebatzea eta gaitzea, eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea genero arrakala ezabatzeko borrokan (kolektibo sozial ahulenek kalitatezko hezkuntza izatearen arloan)

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Ekintza solidarioko proiektu bat da, arazo baten kontzientzia hartzea xede duena, baina, herritarren ekarpenak jasoko badira ere eta eztabaidatuko bada ere, herritarren parte-hartzea ez dago jasota prozesu gisa

EXTREMADURAKO ETXEA NAFARROAN

G31111255

Extremadurako Etxea Nafarroan erakundearen 2021eko proiektu kulturala

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Jarduera ludikoen bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat

VOSTOK ELKARTEA

G71105654

Gutxiengo linguistikoen inklusiorako eta kultura sutatzeko proiektu soziala eta hezkuntzakoa

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Materialak prestatzeko prestakuntza proiektu bat da, jardueren bitartez sozializatzea helburu duena, ez da herritarren parte-hartzerako proiektu bat

IRUÑEKO KLUB KORONARIOA

G31379126

Klub Koronarioaren eta Arrosadiko Osasun Etxearen arteko elkarlana

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Osasunaren eta ohitura osasungarriaren arloko kontzientziazio jardueren bitartez sozializatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

GOROSTI NATUR ZIENTZIEN ELKARTEA

G31140064

Tokian tokiko lantaldeak sortzea, jakiteko zein den klima aldaketak ingurumenean eta biodibertsitatean duen inpaktua, eta natura baliabideak tokian toki kudeatzeko

Proposatutako ekintzek ez dute betetzen deialdiko 4. 4.6.1 oinarrian ezarritakoa, non ezartzen baita ezen deialditik kanpo gelditzen direla deialdiaren oinarrien araberakoak ez diren proiektuak, aisialdiko jarduerekin edota jarduera ludikoekin lotura dutenak eta boluntariotzako jarduerak. Ingurumen gaietan trebatzeko proiektu bat da, ez herritarren parte-hartzerako proiektu bat.

2. Balorazio teknikoarekin bat etorriz, proiektu hauek ezestea, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, deialdiaren 5. oinarriko 2. apartatuan ezarritakoaren arabera:

HERRITARREN ERAKUNDEA

IFK

PROIEKTUA

MAGALE, NAFARROAKO HARRERA FAMILIEN ELKARTEA

G31793375

Herritarren aliantza, familia harrera bultzatzeko

BIDEBERRI HAUR ETA GAZTEEN ELKARTEA

G71066872

Auzoa eraldatzen

ASNAEN, ERITASUN NEUROMUSKULARREN NAFARROAKO ELKARTEA

G31917974

Elkarri laguntza emateko taldeak sortuta parte-hartze aktiboa hobetzeko proiektua

NAFARROAKO DIABETIKOEN ELKARTEA

G31149149

Herritarrek parte hartzeko proiektua, 2021

PRODUCTO LOCAL ELKARTEA

G71349914

Bertako produktua

NAFARROAKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA

G31097140

Nafarroako kontsumitzailea eta produktuen jatorria

ERRONKARIBAR ELKARTE TURISTIKOA

G31827421

Pirinioetarako eredu turistikoa definitzea

3. Dirulaguntza hauek ematea, 8. oinarrian zehaztu den moduan (8. oinarria “Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura”), balorazio handiena izan duen proiektutik hasita eta aurrekontuko partida agortu arte:

ESPEDIENTEA

HERRITARREN ERAKUNDEA

IFK

PROIEKTUA

LORTUTAKO PUNTUAZIOA

PROIEKTUAREN ZENBATEKOA

(eurotan)

EMANDAKO

0011-3693-2021-000030

PLAZAOLA PARTZUERGO TURISTIKOA

G31498371

Plazaola partzuergo turistikoaren 2022-2030 Turismo Plan Estrategikoa definitzeko partaidetza prozesua

99,10

20.845,25

10.000,00

0011-3693-2021-000028

SUSTRAIAK GURASO ELKARTEA

G31458995

Kili Kili. Parte hartzeko eta gogoeta egiteko prozesua

97,25

17.721,55

10.000,00

0011-3693-2021-000038

ESPAINIAKO GURUTZE GORRIA

Q2866001G

Belaunaldiarteko mintegia, Burlatan

95,65

8.095,73

6.476,58

0011-3693-2021-000025

KAMIRA GIZARTE EKIMENEKO SOZIETATE KOOPERATIBOA

F31876436

Kamiraren Plan Estrategikoa 2021-2026

94,40

11.120,00

8.896,00

0011-3693-2021-000024

IRAZARRA ADINEKOEN ELKARTEA

G71370506

Irunberriko gizartearen eta parte hartzearen diagnostikoa

94,00

17.424,00

10.000,00

0011-3693-2021-000021

JESUSEN BIHOTZ GUZTIZ SANTUAREN AHIZPA OSPITALEKOAK, BENITO MENNI OSPITALEA

R3100020A

Entitatearen plan estrategikoa egitea 2022-2024 aldirako.

92,60

14.292,00

10.000,00

0011-3693-2021-000044

GIZAKIEN SALEROSKETAREN AURKAKO EKINTZA ELKARTEA*

G71260376

Gizarte eraldaketarako prozesuak

92,20

14.287,00

4.627,42

GUZTIRA

60.000,00

“Gizakien Salerosketaren Aurkako Ekintza Elkartearen” kasuan, ezin dira 4.627,42 euro baino gehiago eman, bat etorriz 8. oinarrian kreditu erabilgarriari buruz ezarritakoarekin.

Emandako diru kopuruak, guztira 60.000 euroko gastua, partida honen kargura ordainduko dira: 2021eko gastuen aurrekontuko 010005 01720 4819 924900 partida, “Suspertu plana. Elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak herritarren parte-hartzea sustatzeko proiektuetarako” izenekoa.

II. eranskinean informazio zehatza dago diruz lagundutako proiektu bakoitzari buruz.

4. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, deialdian proiektuak aurkeztu dituzten herritarren elkarte guztiei; eta igortzea Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Ekonomia Aferetarako Bulegora, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, hori guztia Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egiten ahal dela galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako modu eta epeetan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

I. ERANSKINA

Baloratutako proiektuen informazioa (XLS).

II. ERANSKINA

Diruz lagundutako proiektuen informazioa (XLS).

Iragarkiaren kodea: F2107283