116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-P-337

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko azaroaren 3an emandako ebazpenaren bidez, Agrosarrea SCri ur publikoen aprobetxamendua eman zaio Mendigorriako udal-mugarteko (Nafarroa), Muruzabal Andion alderdian, 10. poligonoko 69. lurzatian, Arga Erdiko alubioian 050 izeneko lur azpiko ur masan Arga ibaiaren ezkerraldean eta ibilguen polizia-eremutik kanpo dauden bi putzutik ura ateratzeko. Ura honetarako erabiliko da: etxeko ura, ez edateko, 10 pertsonarentzat, 9. poligonoko 62 (E) lurzatian Mendigorriko udal-mugartean (Nafarroa); urtean, gehienez ere, 400 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,01 l/s-koa izanen da, eta aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2106749