116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2021eko maiatzaren 11n egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Tafallako Udalaren 2021eko udal aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.

Tafallan, 2021eko maiatzaren 12an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2107750