114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko otsailaren 12an egin batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuela 2021eko udal aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Iragarkia 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 8an, argitaratu ondoko jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan ezarriari jarraikiz, bidezkoa da onespen hori behin betikotzat jotzea, eta aurrekontua argitara ematea kapituluka laburtuta. Hona hemen:

Kapituluak Izena Zenbatekoak (eurotan)

GASTUAK:

1.–Langileria gastuak: 570.753,08 euro.

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 73.170,00 euro.

3.–Finantza-gastuak: 1.102,56 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 13.200,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 230.300,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 11.991,78 euro.

Guztira: 900.517,42 euro.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 38.800,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 631.417,42 euro.

7.–Kapital transferentziak: 80.300,00 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 150.000,00 euro.

Guztira: 900.517,42 euro.

Erriberrin, 2021eko maiatzaren 3an.–Mankomunitateko burua, Carmelo Pérez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2107158