114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko martxoaren 16ko osoko bilkuran, erregelamenduzko quorumarekin, hasiera batez onetsi zen 2021eko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori argitara eman zen 2021eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 10/1995 Foru Legearen 202.1. artikuluarekin.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuak interesdunen eskura daude Santakarako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daitezke:

https://santacara.sedelectronica.es/transparency/8cfe7c92-03b7-428c-b1e1-c45fd1210559/

Santakaran, 2021eko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2107232