114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2021. urterako: aurreko erabakiaren zuzenketa

Miranda Argako Udalak, 2021eko martxoaren 25eko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen zuzentzea Osoko Bilkurak 2020ko abenduaren 2an hartutako erabakia, zeinaren bitartez zehaztu baitziren 2021. urterako udal zergen karga-tasa, indize eta portzentajeak. Zehazki 6. puntua zuzentzen da, alegia: “Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga”.

Honela gelditzen da Udalak zuzendu eta onetsitako puntu horren testua:

“6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasa berak aplikatuko dira, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekitaldirako onesten duen balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan harturik. Sortzealdi bakoitzerako onetsitako koefizienteak handiagoak badira Nafarroako Gobernuak 2021eko ekitaldirako ezarritako gehienekoa baino, azken hori aplikatuko da Udalak finkatutakoaren ordez”.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2021eko apirilaren 26an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2107103