114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean.

Mañerun, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

PLANTILLA ORGANIKOA

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNEKO LANGILE PARTEKATUAK

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkaria (hutsik).

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lan-kontratudunak.

–2 administrari (1 lanaldi partzialean). (Lanpostu hutsak).

–Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialean). (Hutsik).

MAÑERUKO UDALEKO LANGILEAK

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudunak.

–Liburuzaina (lanaldi partzialean). (Hutsik). Maila: D.

Izenen zerrenda

–María Ángeles Zamora García. D maila. Lanpostua: liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialean, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L2107152