114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Behin betiko onespena

Lesakako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrien aldaktea.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, eta jendaurreko aldia iraganik inork ere ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan egindako aldaketa behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aurrekontua betearazteko oinarrien kopia bat interesatuen eskura dago Lesakako Udalaren Gardentasun Atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://cutt.lyles

Lesakan, 2021eko apirilaren 28an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2106889