114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Alesbesen goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena, proiektuaren onespena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT11177 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Alesbesko udal-mugartea.

b) Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: “ALESBES-ALESBES” izeneko 13,2 kV-eko ZB aireko linearen saihesbidea eta “ALESBES-MARTZILLA” izeneko 13,2 kV-eko ZB aireko linea.

d) Aurrekontua: 91.966,79 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

“ALESBES-ALESBES” IZENEKO 13,2 Kv-EKO ZB AIREKO LINEAREN SAIHESBIDEA ETA “ALESBES-MARTZILLA” IZENEKO 13,2-EKO ZB AIREKO LINEA, ALESBESKO UDAL-MUGARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKA

P/A

TITULARRAK

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Euskarriak

Pol.

Lurz.

Lur mota

kop.

zenbakia

UM: Alesbes

1

Jose Antonio Moreno Los Arcos jauna

0,5

0,63

201

6

822

Ureztalurretako alorra

2

Carmelo González Catalán jauna

0,5

0,63

201

6

823

Ureztalurretako alorra

3

Roberto Ayala Amillo jauna

1

9

202

6

829

Ureztalurretako alorra

María Teresa Catalán Rudi andrea

4

María Teresa Amunarriz Uruñuela andrea

1

1,36

203

6

831

Ureztalurretako alorra

Angel Daniel Aranda Arrondo jauna

5

Julián Castillejo Palomino jauna

1

1,36

204

6

832

Ureztalurretako alorra

María Jesús Aranda Arrondo andrea

6

Alesbesko Udalaren herri-lurrak

1

1,36

205

6

745

Ureztalurretako alorra

Espainia plaza 1

31330 Alesbes (Nafarroa)

7

Alesbesko Udalaren herri-lurrak

2

1,17 1,18

206 207

5

160

Ureztalurretako alorra

8

Trenbide Azpiegituren Administratzailea

1

1,59

11

5

114

Lurzorua

Geltoki kalea z.g.

31002 Iruña (Nafarroa)

Laburdurak: Pol: Poligono Lurz.: Lurzatia.

Iragarkiaren kodea: F2106672