114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Eskudantziak eskuordetzea

Uharteko Udalak, 2021eko apirilaren 28ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, honako dekretu hau onartu zuen:

Alkatetzak 2021eko apirilaren 8an emandako 2021-0252 Ebazpenaren bitartez, erabaki zen alkatetzaren eskumenak eskuordetzan ematea Edorda Beltzunegi Lopez lehen alkateordeari, 2021eko apirilaren 9tik apirilaren 28ra bitarte, medikuaren bajagatik.

Ikusirik bajaren arrazoiak bere horretan dirauela, eskudantziak eskuordetzeko epea luzatu da 2021eko apirilaren 29tik 2021eko maiatzaren 17ra.

Hortaz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietarako Edorta Beltzunegi López lehen alkateordea eskuordetzea 2021eko apirilaren 29tik maiatzaren 17ra bitartean, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharten, 2021eko apirilaren 28an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2106870