114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Goizuetako Udaleko Udalbatzak, 2021eko martxoaren 12an eginiko udalbilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua. Iragarki hau 2021eko 70. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 29an.

Jendeaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, ondorioz, plantilla organikoa eta langileen zerrenda izendatua behin betiko onartuta gelditzen direla ulertzen da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Goizuetan, 2021eko apirilaren 23an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Lanpostua: Goizueta eta Aranoko udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Bateraezintasun osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %3,72. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa: maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albientea). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %17,99. Jardunaldi luzapena: %10. Arrisku berezia: %10. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: beteta. Lan kontratudunak.

–Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %22,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %2,99. Baldintza berezia: euskara jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen zerrenda izendatua

Funtzionarioak.

–Zerbitzu anitzetako langilea (albientea): Angel Salaberria Escudero.

Administrazio kontratudunak.

–Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

–Zerbitzu anitzetako langilea: Fernando Goia Eskudero.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea: María Jose Narvarte Echeguia.

–Administrari laguntzailea: Ana Lujambio Echeguia.

Iragarkiaren kodea: L2107063