114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2021. urtean zehar gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko diru-laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 560083.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/560083).

Xedea: Lizarrako Udalak Lizarrako edo Estellerriko gazteei emanen dizkien banakako diru-laguntzak arautzea. Horretarako, gazteek astialdiko monitore ikasketak egin behar dituzte 2021eko ikasturtean.

Helburu nagusia da hezkuntza ez-formala bultzatzea.

Zenbatekoa: deialdiaren zenbateko osoa 100,00 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko. Partida osoa, berriz, 1.900,00 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko ekainaren 4ra bitarte.

Lizarran, 2021eko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2107116