114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Corellan goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimena, proiektuaren onespena eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT10944-2 espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera, goi tentsioko honako instalazio elektriko honi administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta zehazki haren onura publikoa deklaratzeko:

a) Instalazioaren kokalekua: Corellako udal-mugartea.

b) Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

c) Ezaugarri nagusiak: “La Serna-Corella” 66kV-eko ZB aireko linearen saihesbidea, 114 zenbakiko eta 117 zenbakiko euskarrien artean.

d) Aurrekontua: 63.150,47 euro.

Onura publikoaren deklarazioak berekin du ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupaziora behartuko du, ondorioak izan ditzan Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze espedientean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), edozein interesdunek kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatuta helbide honetan: energia@navarra.es.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak 30 egun balioduneko epean aurkeztu behar dira, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera zuzendu behar dira, espediente zenbakia zein den esanda.

Iruñean, 2021eko apirilaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

“LA SERNA-CORELLA” 66KV-EKO AIREKO LINEAREN SAIHESBIDEA, 114 ETA 117 EUSKARRIEN ARTEAN,
CORELLAKO UDAL-MUGARTEAN

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

FINKA

P/A

TITULARRAK

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

Euskarriak

Pol.

Lurz.

Lur mota

kop.

Zenbakia

UM: Corella

1

Ramón Garcia Domínguez jauna

Jesús Javier Garcia Domínguez jauna

María Garcia Salvador andrea

1

114

2,56

4

396

Lehorreko alorra-Larreak

2

Corellako Udalaren herri-lurrak

1

115

2,56

4

530

Basoa larreak

3

Francisco Javier Saez Muñoz jauna

Palmira Saez Muñoz andrea

Yolanda Saez Muñoz andrea

Miguel Angel Saez Muñoz jauna

Jose Saez Muñoz jauna

Fernando Saez Muñoz jauna

1

116

2,56

3

707

Ureztalurretako alorra-larreak

4

Jose Manuel Cueva Sanz jauna

María Teresa Cueva Sanz andrea

Juan Ignacio Cueva Sanz jauna

Antonio Jesús Cueva Sanz jauna

1

117

2,56

3

711

Ureztalurretako alorra

Laburdurak: Pol: Poligono, Lurz.: Lurzatia.

Iragarkiaren kodea: F2106621