114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrien gaineko espedientea hasiera batez onetsi zuen Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, zinegotzi guztiak ados zirela onetsi ere, eta 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzen da argitara dadin, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 27/1995 Foru Legearen 200., 214., 216. 219. eta 227. artikuluetan ezarritakoarekin (abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak aldatu zuen foru lege hori), bai eta hura garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin ere.

Aurrekontua betearazteko oinarri aldatuen testu osoa interesdunen eskura dago Cabanillasko Udalaren web-orrian, gardentasun atarian; esteka honen bidez eskura daiteke: https://www.cabanillas.es/portal-de-transparencia/

Cabanillasen, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2107253