114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lan egutegia, 2021. urterako

Basaburuko Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Basaburuko Udalaren zerbitzuko langileen 2021eko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2021ean zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio eguneko zubia.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Gainera 5 jaiegun, eta 2 ordu eta 40 minutu gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udala jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2021ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Basaburuko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, 7:00etatik 16:00etara.

A) Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 13:30era izango da.

B) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta egun solteak, urtean zehar hartzeko, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.

Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izango dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

C) Aurreko ataletan aipatutako lanaldiaren banaketa eta oporrak ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta haur eskolara atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2021erako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Basaburuan, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2107147