114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2021eko karga-tasak eta koefizienteak ezartzen dituen erabakia.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko otsailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2021eko karga-tasak eta koefizienteak onesten dituen erabakia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan ere.

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2021eko maiatzaren 3an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

2021erako karga-tasak, 22/2020 Foru Legea onetsi ondotik

URTEAK

KOEFIZIENTEAK 2021

TASAK 2021

Urtebetetik behera

0,02

%25,00

1

0,02

%25,00

2

0,03

%25,00

3

0,04

%25,00

4

0,05

%25,00

5

0,07

%25,00

6

0,08

%25,00

7

0,10

%25,00

8

0,06

%25,00

9

0,06

%25,00

10

0,06

%25,00

11

0,06

%25,00

12

0,06

%25,00

13

0,06

%25,00

14

0,06

%25,00

15

0,06

%25,00

16

0,06

%25,00

17

0,13

%25,00

18

0,14

%25,00

19

0,27

%25,00

20 edo hortik gora

0,28

%25,00

Iragarkiaren kodea: L2107150