114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2021. urteko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira toki-erakundearena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Barañainen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2106924