114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko apirilaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan eta egoitza elektronikoan, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat joko dira, eta argitara eman beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barañainen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2106923