114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aritzuko Kontzejuko Batzarrak, 2021eko apirilaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete daitezen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223. eta 236. artikuluak; hala, herritarrek eta interesdunek espedientea ikus dezakete, eta aurkez ditzakete bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Aritzun, 2021eko apirilaren 30ean.–Kontzejuko burua, Juantxo Erbiti Mitxeltorena.

Iragarkiaren kodea: L2107156