114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko plantilla organikoa; jendaurrean erakusteko iragarkia 2021eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an. Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Anuen, 2021eko apirilaren 29an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala, %10. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Lanaldi partziala, %10. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15. Zenbateko finkatua: 237,60 euro.

Lanpostuaren izena: 4 zenbakia. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Lanaldia, %10, %16,60ra luzatua martxoaren 23tik. Mailako osagarria: %15. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,21. Zenbateko finkatua: 170,98 euro.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Esperanza Santesteban Cizur. Antzinatasuna: 1999ko urriaren 12a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. Yolanda Olague Micheltorena. Antzinatasuna: 2003ko urtarrilaren 24a.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Garbitzailea. María Pilar Larralde Zandio. Antzinatasuna: 2006ko martxoaren 3a.

LANZKO UDALAREKIN BATASUNEAN
EMATEN DIREN ZERBITZUAK

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; bateraezintasuneko osagarria: %35. 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria: %3,72. Mailako osagarria: %6. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, C1 maila, EGA edo baliokidea. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudun langileak.

Idazkaria. Sara Mendiburu Dufurrena. Antzinatasuna: 1993ko irailaren 27a.

Iragarkiaren kodea: L2107285