114. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1115/2021 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru Agindu horrek onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak zenbaitetan erregulatu dira, baina, orain arte, ez da egin egungo espezialitateak irakasteko titulazio baldintzak arautzen dituen eranskinaren berrikuspen orokorrik. I. eranskin horretan egindako aldaketak puntualak izan dira.

Unibertsitate ereduan 2009. urtetik izandako aldaketak direla eta, beharrezkotzat jotzen da osorik berrikustea Hezkuntzako kontseilariak emandako apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina, zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu, zertarako eta irakaskuntzako espezialitateak irakasteko behar diren titulu gaitzaileak eguneratzeko.

Foru Aginduaren 14. artikuluak, 2.1 puntuko b) letrako bigarren paragrafoan, esaten dut Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari gaikuntza ematen zaiola eranskin hori ebazpen baten bidez aldatzeko, unibertsitate ikasketa ofizialen arabera eguneratu edo egokitu beharra dagoenean.

I. eranskina aldatzeko, lantalde bat osatu zen hezkuntza esparruko profesionalekin I. eranskina berrikusteko, eta bost aldiz bildu zen: 2020ko uztailaren 2an, 2020ko urriaren 16an, 2020ko azaroaren 4an, 2020ko abenduaren 23an eta 2021eko martxoaren 24an.

Lantaldeak berrikuspena egin bitartean, Hezkuntza Departamentuan partikularren, erakundeen, elkargo profesionalen eta zenbait antolakunderen proposamenak aztertu dira, eta Hezkuntza Departamentuak haiei buruzko irizpena eman du, kontuan hartuta egokia edo desegokia den proposatutako titulazioak baldintza izatea espezialitateetan sarbidea izateko. Geroago, proposamen horiek lantaldearekin partekatu dira.

Berrikuspen orokorrean, ez zaie heldu Lanbide Heziketako espezialitateei, nola Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoei, hala Lanbide Heziketako irakasle teknikoenei, bigarren kidego hori 3/2020 Lege Organikoak (abenduaren 29koa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duena) kentzearen ondorioz. Partikularrek, elkarteek, kidego profesionalek eta beste entitate interesdun batzuek Lanbide Heziketako espezialitateez egindako eskaerak, ordea, aztertu egin dira.

Era berean, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak, 2021eko martxoaren 16ko 75/2021 epaiaren bidez, Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialaren prozesuko ordezkaritzak jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoa berretsi zuen. Epai horren ondorioa izan da Mendi Ingeniaritzako titulazioa aipatu epai horretako laugarren oinarrian aipatutako espezialitateetan sartzea.

Aipatu lanen ondorio bakarra da titulazioa gehitzea espezialitateetan, eta lehenago aurreikusita zeudenetako bat bera ere ez da kendu.

Era berean, eranskinean, testua hizkuntza inklusibora egokitu da, titulazioen izen generikoa eta ez-sexista jasotzeko, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legearen 21.1 eta 24.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Argitasuna areagotzeko, ebazpen honetako xedapenetan adierazten da zer espezialitate gehitzen zaizkien eragindako espezialitateei eta, eranskin bidez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskin osoa argitaratzen da.

Horrenbestez, 37/2020 Foru Aginduak (apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena) 14. artikuluan emandako eskudantziak direla eta,

EBAZTEN DUT:

1.–Honela aldatzea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina:

1. Maisu-maistren kidegoa:

–Pedagogia Terapeutikoa deritzon espezialitatean, bertan sartzeko aukera ematea Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako irakasle titulua duten irakasleei, honako hauek ere izanda: aipamenak Aniztasunerako Arretan eta Hezkuntza Inklusiboan edo master ofiziala Aniztasunerako Arretan edo Hezkuntza Inklusiboan.

2. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

–Hizkuntza espezialitateetan doktorego, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura edo pareko gradu titulua onartuko da, eta egiaztatu beharko da Hezkuntza Departamentuak baloratutako C1 mailako edo hortik gorako edozein ziurtagiri izatea, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat, edo gainditu organo eskudunak kasuan kasuko hizkuntzari dagokionez erabakitako gaitasun proba.

–Analisi eta Kimika Industrialean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Bioteknologia.

• Zientziak.

• Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Mendiak.

III. Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua:

• Nekazaritza, Nekazaritzako Elikagaien Industriako espezialitatea.

–Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Bioteknologia.

• Zientziak.

–Biologia eta Geologia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

• Animalien Zientzia eta Osasuna.

• Animalien Zientzia eta Produkzioa.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Nekazaritzako Elikagaiak eta Langa Ingurunea.

• Oihanekoa, espezialitate guztietan.

• Bideak, Ubideak eta Portuak.

–Eraikuntza Zibilen eta Etxegintzaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Agronomia.

• Mendiak.

II. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Barnealdeen Diseinua.

–Marrazketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

• Barnealdeen Diseinua.

• Artea.

• Sorkuntza eta diseinua.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Diseinu Industriala.

• Mendiak.

–Ekonomia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientzia Politikoak.

• Turismoa.

• Negozioen Kudeaketa.

• Finantzak eta Kontabilitatea.

II. Diploma edo dagokion gradu titulua:

• Lan harremanak.

–Filosofia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Antropologia Soziala.

–Fisika eta Kimika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

• Ingurumen Zientziak

• Zientzia Esperimentalak.

• Elikagaien Zientziak eta Teknologia.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradua; espezialitate guztiak.

–Geografia eta Historia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Historia eta Ondarea.

• Kultur Kudeaketa.

• Arte Dramatikoa.

–Ostalaritza eta Turismo espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Gastronomia eta Sukaldaritza-arteak.

–Informatika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Datuen Zientziak.

–Esku-hartze Komunitarioaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientzia Politikoak.

II. Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Lan harremanak.

–Latin espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Gaztelaniako ikasketak eta ikasketa klasikoak.

–Gaztelania eta Literatura espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Giza Zientziak.

• Kazetaritza.

• Kultura Kudeaketa.

• Arte Dramatikoa.

• Zientzia Politikoak.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura espezialitatean, doktorego, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo pareko gradu titulua onartuko da, Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako Euskararen Gaitasun Agiri batekin, edo Nafarroako Gobernuaren EGA tituluarekin, edo ofizialki baliokidetzat aitortutako tituluarekin, edo organo eskudunak zehazten duen euskarako gaitasun proba gainditzea.

–Matematika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Bioteknologia.

• Datuen Zientziak.

• Zientzia eta Teknika Estatistikoak.

• Etxegintzaren Zientzia eta Teknologia.

• Zientzia Esperimentalak.

• Zientziak.

–Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Kudeaketa.

–Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradua; espezialitate guztiak.

• Biomedikoa.

–Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradua; espezialitate guztiak.

• Mendiak.

–Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.

• Zientziak.

• Bioteknologia.

–Diagnostiko Klinikoen Prozesuen eta Produktu Ortoprotesikoen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Diploma edo dagokion gradu titulua:

• Optika eta Optometria.

• Podologia.

• Terapia Okupazionala.

–Elikagaien Industriako Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Mendiak.

–Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesuen eta Produktuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Kudeaketa.

–Osasun Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Diploma edo dagokion gradu titulua:

• Optika eta Optometria.

–Teknologia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

3. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoa.

–Hizkuntza espezialitateetan doktorego, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura edo pareko gradu titulua onartuko da, eta egiaztatu beharko da Hezkuntza Departamentuak baloratutako C1 mailako edo hortik gorako edozein ziurtagiri izatea, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat, edo gainditu organo eskudunak kasuan kasuko hizkuntzari dagokionez erabakitako gaitasun proba.

4. Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa.

–Sukaldaritza eta Gozogintza espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Gastronomia eta Sukaldaritza-arteak.

–Estetika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Biomedikoa.

–Ekipo Termikoak eta Fluidoen Ekipoak Instalatu eta Mantentze espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Mendiak.

–Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Mendiak.

–Laborategia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.

• Zientziak.

• Bioteknologia.

• Optika eta Optometria.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua:

• Biomedikoa.

–Ibilgailuen Mantentze-lanen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Industriala, espezialitate guztietan.

• Aeronautikakoa, espezialitate guztietan.

• Meatzeak, espezialitate guztietan.

• Nekazaritza, espezialitate guztietan.

• Oihanekoa, espezialitate guztietan.

• Ontzigintza, espezialitate guztietan.

–Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Agronomia.

–Eraikuntza Proiektuen Bulego espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Agronomia.

• Mendiak.

–Prozesuko lanen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Mendiak.

III. Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua:

• Nekazaritza, Nekazaritzako Elikagaien Industria espezialitatea.

–Elikagaiak Egiteko Eragiketa eta Ekipamenduen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

• Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.

II. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Mendiak.

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientziak.

• Animalien Zientzia eta Osasuna.

• Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza.

–Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozeduren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

–Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Podologia.

• Optika eta Optometria.

• Terapia Okupazionala.

–Osasun eta Laguntza Prozeduren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Optika eta Optometria.

–Merkataritzako Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zuzenbidea.

–Administrazio Kudeaketako Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Kudeaketa.

–Komunitatearentzako Zerbitzuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Zientzia Politikoak.

II. Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Lan harremanak.

–Jatetxe-arloko Zerbitzuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Gastronomia eta Sukaldaritza-arteak.

–Sistema eta Aplikazio Informatikoen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Datuen Zientziak.

–Soldadura espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Agronomia.

• Mendiak.

5. Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa.

–Marrazketa Artistikoaren eta Kolorearen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Barnealdeen Diseinua.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

II. Moda-diseinuko goi mailako ikasketa artistikoak.

–Marrazketa Teknikoaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Barnealdeen Diseinua.

• Sorkuntza eta diseinua.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Produktuaren Diseinua espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Barnealdeen Diseinua.

• Sorkuntza eta diseinua.

–Diseinu Grafikoaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Barnealdeen Diseinua.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Arte-edizioaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Argazkilaritza espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

II. Moda-diseinuko goi mailako ikasketa artistikoak.

–Artearen Historiaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Geografia eta Historia.

• Arte Dramatikoa.

• Kultura Kudeaketa.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

II. Moda-diseinuko goi mailako ikasketa artistikoak.

Diseinuko materialen eta teknologiaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Barnealdeen Diseinua.

• Sorkuntza eta diseinua.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Ikus-entzunezko Baliabideen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

II. Moda-diseinuko goi mailako ikasketa artistikoak.

–Baliabide Informatikoen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Datuen Zientziak.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Industria Antolaketa eta Legeria espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Kudeaketa.

–Bolumen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Sorkuntza eta diseinua.

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

6. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoa.

–Ebanisteria Artistikoaren espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Argazkilaritza eta Erreprodukzio Prozesuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Moldeen eta Erreprodukzioen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Grabatu eta Estanpazio Tekniken espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

–Metalerako Tekniken espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

• Kultura Ondasunen Kontserbazioa eta Zaharberritzea.

2. Hezkuntza Departamentuaren webgunean osorik argitaratzea, informazio ondorioetarako, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, foru agindu honen I. eranskina: 37/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, onesten duena zer arauren bidez kudeatu behar diren izangai zerrendak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera (horiek guztiak Hezkuntza Departamentuko unitateak dira).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2106705