112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak
eta karga-tasak 2021erako. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasa eta koefizienteetan, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 15ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hala, bada, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatuko diren koefizienteak eta zergaren tarteen karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek izanen dira, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

20 edo hortik gora

0,50

%13

19

0,52

%14

18

0,14

%25

17

0,13

%25

16

0,06

%25

15

0,06

%25

14

0,06

%25

13

0,06

%25

12

0,06

%25

11

0,06

%25

10

0,06

%25

9

0,06

%25

8

0,06

%25

7

0,13

%14

6

0,30

%10

5

0,36

%12

4

0,28

%12

3

0,20

%12

2

0,11

%12

1

0,06

%12

Urtebetetik behera

0,06

%12

Ribaforadan, 2021eko maiatzaren 3an.–Jarduneko alkatea, Noemí B. Hernández Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L2107161