112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bete dadin xedaturik dagoena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, aditzera ematen da ezen Larragako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren maiatzaren 5eko 41/2021 Ebazpenaren bidez, Félix María Mañeru Elrío Larragako Udaleko zinegotziari eskuordetu diola ezkontza zibil bat egiteko eskumena, udaletxe honetan 2021eko maiatzaren 15ean izatekoa dena, hain zuzen ere.

Larragan, 2021eko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2107318