112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

1. aldaketa 2021eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bertizaranako Udalaren 2021eko aurrekontuaren aldaketa egiteko lehenengo espedientea.

Aldaketa espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek haiek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluarekin eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Bertizaranan, 2021eko apirilaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2107199