112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 29an emandako 72/2021 Foru Aginduan.

2021eko maiatzaren 13an argitaratu da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 72/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez 2021eko kanpainako eskaera bakarra aurkezteko deialdia onetsi baitzen (DDBN: 560779). Argitalpen horri ez zaizkio gehitu foru aginduaren eranskinak eta oinarri arautzaileak. Beraz, bidezkoa da zuzenketa hau egitea:

Foru aginduaren 17. puntuan, honela dioen tokian:

17. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Honako hau behar du:

17. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita oinarri arautzaileetara jotzeko esteka ere: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/560779

Iruñean, 2021eko maiatzaren 13an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2107918