112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

113/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea. Foru dekretu horren 44.3 artikuluan ezartzen da ezen Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordean zortzi aditu izanen direla gutxienez (pertsonarengan zentratutako arretan oinarritutako ikuspegia, ekintzak eta ereduak dituzten zentro edo zerbitzuen kudeatzaile diren pertsonek edo entitateek aukeratuak), eta gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren bi ordezkari ere arituko direla, batzordeko lehendakari eta idazkari lanetan.

Orobat, foru dekretuan aurreikusten da batzordekideak izendatzeko prozedura hasiko dela gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuaren titularraren foru agindu baten bidez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluarentzat ezarritako bide bera edo antzekoa erabiliz. Ahaleginak eginen dira, betiere, oreka egon dadin emakumeen eta gizonen artean eta foru dekretu honen xedeko eremuen artean, deusetan galarazi gabe eremu horietako batzuetarako azpibatzordeak eratzea.

Eskubide Sozialetako kontseilariak otsailaren 10ean emandako 37/2021 Foru Aginduaren bidez, Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea ezarri zen, eta kideak izendatzeko proposamena bozkatzeko egun posible bat finkatu.

Abenduaren 2ko 9/2020 Foru Dekretuaren xede diren 4 arloetarako hautagaitzak aurkeztu ziren, eta, guztietan, aurkeztutako hautagaien kopurua handiagoa izan zen bete beharreko kide kopurua baino. Horrenbestez, hautagaitzak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratu ondoren, apirilaren 19an bozketa egin zen, aurreikusitakoari jarraikiz, eta, boto-kontaketa egin ondoren, apirilaren 20an zozketa bat egin zen beharrezko kasuak ebazteko.

Horrenbestez, abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Pertsonarengan zentratutako arretari sostengua emateko Sarearen Batzordeko kide hauek izendatzea, arloz arlo:

–Maitane Castillo Cruz andrea, Andrea Toledo Ruiz ordezko duela, Funesko San Miguel zahar etxeak proposaturik, adinekoen arlotik.

–David Cabrero del Amo jauna, Esther Ciáurriz Malo ordezko duela, Lizarrako San Jerónimo zahar etxeak proposaturik, adinekoen arlotik.

–Rafael Olleta Ruiz jauna, María José Aliaga Retabe edo Mónica Blanco Duzdevid ordezko dituela, ASPACEk proposaturik, desgaitasunaren arlotik.

–Arantxa Garatea Elzaburu andrea, Sandra Ayelo Pérez ordezkoa duela, ATENA Fundazioak proposaturik, desgaitasunaren arlotik.

–Aitziber Yarnoz Lusarreta andrea, Cristina Buil Lacabe ordezkoa duela, ANASAPSek proposaturik, gaixotasun mentalaren arlotik.

–Javier Jaime Iturrioz jauna, Padre Menni zentroak proposaturik, Laura Galán Jiménez ordezkoa duela, Benito Menni zentrokoa, gaixotasun mentalaren arlotik.

–Alberto Urteaga Villanueva jauna, Itxaropengune/Red de Lucha Contra la Pobreza elkarteak proposaturik, Myriam Gómez García edo Ruben Unanua Ruiz ordezko dituela, gizarte-inklusioaren arlotik.

–Esther Baztán Crespo andrea, Carolina Ibáñez Otazo ordezkoa duela, CARITASek proposaturik, gizarte-inklusioaren arlotik.

2. Idazkari tekniko nagusia izendatzea Batzordeko lehendakari. Kanpoan izanez gero, haren ordez, Ikuskapen Ataleko burua aritzen ahalko da.

3. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kudeatzaileak izendatzen duen pertsona izendatzea Batzordeko idazkari lanak egiteko. Kanpoan izanez gero, horren ordez, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak izendatzen duena aritzen ahalko da.

4. Arlo bakoitzean sor daitezkeen azpibatzordeetako koordinazioari dagokionez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako kudeatzaileak izendatuko ditu adinekoen, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arloetako kideak, eta Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak, berriz, gizarte-inklusioaren arlokoak. Azpibatzorde horietako kideak izateko lehentasuna izanen dute Batzorderako hautagaitza aurkeztu zuten entitateek proposatutako pertsonek.

5. Foru agindu hau Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko apirilaren 22an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2106674