112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

438E/2021 EBAZPENA, apirilaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen eraketa aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretu horren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Lanbide Karreraren Ebaluazio Batzordeak zortzi kide izanen ditu, horietatik lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuak, eta beste lau eremu bakoitzeko osasun arloko langile diplomadunen kolektiboak, honi jarraikiz proposatuak: kide bat Osasuneko zuzendari nagusiak proposatuko du, eta beste hirurak Langileen Batzordeak, osasun mentaleko langileen, Osasun Publikoaren Institutuko langileen eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuko langileen artetik aukeratuz.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Begoña Flamarique Chocarro andrea eta Cristina Rubio Ortega andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 254/2015 Ebazpenaren bidez izendatu ziren, baina jadanik ez dira aritzen Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Batzordearen eremuan. Beraz, bidezkoa da kide horiek ordeztea.

Bestalde, M.ª Josefa Urbina Goñi andreak, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 254/2015 Ebazpenaren bidez izendatu baitzen Langileen Batzordeak proposaturik, erretiroa hartu du eta baja eman zaio.

Osasun Mentaleko Zuzendaritzak proposatu du Sergio Ladrón Arana jauna izendatzea Batzordeko lehendakari, eta Blanca Martínez Martínez andrea batzordeko kide. Langileen Batzordeak proposatu du Nuria Alvarez Arévalo andrea izendatzea batzordeko kide.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Begoña Flamarique Chocarro andrea Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Batzordeko lehendakari kargutik kentzea eta Cristina Rubio Ortega andrea eta M.ª Josefa Urbina Goñi andrea batzordekide kargutik.

2. Sergio Ladrón Arana jauna Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Batzordeko lehendakari izendatzea.

3. Nuria Álvarez Arevalo andrea eta Blanca Martínez Martínez andrea Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Batzordeko kide izendatzea, lehenengoa Langileen Batzordeak proposaturik.

Horiek horrela, honako hauek osatzen dute Ospitalez kanpoko Laguntzaren eta Osasun Administrazioaren Batzordea:

Batzordeko lehendakaria: Sergio Ladrón Arana jauna.

Batzordeko kideak:

–Concepción Esparza Lizasoain andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 254/2015 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Blanca Martínez Martínez andrea.

–Yugo Floristán Floristán andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 24ko 367/2012 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

–Ana M. Cenoz Pascual andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 24ko 367/2012 Ebazpenaren bidez izendatua, Langileen Batzordeak proposaturik.

–Alicia Izcue Argandoña andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 254/2015 Ebazpenaren bidez izendatua, Langileen Batzordeak proposaturik.

–Nuria Álvarez Arévalo andrea, Langileen Batzordeak proposaturik.

Idazkaria: Enrique Amóztegui Hermoso de Mendoza jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 20ko 306/2014 Ebazpenaren bidez izendatua.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin, eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2106908