11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03967 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: José Joaquín Pastor Arriazu.

Helbidea: Albistur kalea, 11 Erregenea 31770-Lesaka (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Goikiraga erreka.

Eskatutako emaria: 0,1 l/s.

Tokia: Zala auzoa.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura hartzeko, etxeko kutxatila soil bat erabiltzen da, eta bertatik dentsitate handiko polietilenozko hodi bat abiatzen da, 40 mm-ko diametrokoa eta 420 metroko luzerakoa, baserri ondoan dagoen 1500 litroko biltegi bateraino (balbula flotagailua duena). Biltegi horretatik hornituko da baserria, 0,1 l/s-ko ponpa baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko abenduaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2016176