11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03987 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Dionisio Lazcano Villanueva.

Helbidea: Elbarren, 35-4.a C 31880-Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Erasote ibaia.

Eskatutako emaria: 0,27 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Erabilera: 370 m²-ko lursaila ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura motoponpa baten bidez hartuko da; kutxatila batean paratuko da hura, Erasote ibaiaren eskuinaldean dagoen ubide-hormaren ondoan, ibaian behera Leitzako arrain-haztegiko presatik. Kutxatilatik hodi bat abiatuko da, 1.000 bana litroko bi biltegi betetzeko, 200 m²-ko baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko abenduaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2016046