11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-A-150

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko azaroaren 23an emandako ebazpenaren bidez, Jesús M.ª Torralba Celayari, María Ascensión Torralba Celayari eta María Luisa Torralba Celayari ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Amillao-Allineko udal-mugartean (Nafarroa) Urederra ibaitik, eskuinaldetik, ura hartzeko, fruta-arbolak dituen 0,25 hektareako lursail bat ureztatzeko, aipatutako udal-mugartean berean, 8. poligonoko 61. lurzatian. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,0008 l/s-koa izanen da, eta urteko gehieneko bolumena 10 m³-koa, eta aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 27an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015826