11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Batzarrak 2020ko abenduaren 1eko bilkuran erabaki zuen hasiera batean onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea, eta 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak

349.045,00

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxa-mendua

10,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

349.055,00

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak

284.305,00

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak

61.250,00

6. kapitulua.–Inbertsio errealak

3.500,00

GASTUAK, GUZTIRA

349.055,00

Obanosen, 2021eko urtarrilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2100336