11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen 2021eko aurrekontuaren hasierako onespena argitara eman zen 2020ko 304. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n. Iragarki horren goiburuan, baina, mankomunitate hori aipatu beharrean, Zangozako udalerria aipatu zen. Beraz, zuzendu eta berriz argitaratzen da.

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2020ko abenduaren 22an egin bilkura arruntean, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 2021eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontuak eta horiek betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz. Hona hemen laburturik:

Diru-sarrerak, guztira: 3.284.597,53 euro.

Gastuak, guztira: 3.284.597,53 euro.

2.–Hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan jartzea, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

3.–Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzar Orokorrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontuak behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontuak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 12an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2100368