11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 26.800,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.413.910,45 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.005,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.450.715,45 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.111.819,13 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 251.340,30 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 68.850,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 15.706,02 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.450.715,45 euro.

Noainen, 2021eko urtarrilaren 8an.–Mankomunitateko burua, Manuel J. Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2100238