11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Tarifa aldaketa Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an, Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren tarifetan egin aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako tarifa aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

HONDAKINAK BILTZEKO ZERBITZUAK
EMATEAGATIKO TASEN TARIFAK

1.–4. artikuluaren 1) apartatuko zergapeko egintzak:

Zerbitzua hartu edo eskuratzen duen higiezinak zer erabilera duen, haren araberako kuota finko hauek izanen ditu hiru hilean behin eta hurrengo tarifa aplikatuko zaio kontsumitzen den metro kubiko ur bakoitzeko:

HIRUHILEKOKO KUOTA FINKOA

(eurotan)

KONTSUMI-TUTAKO URA (euroak/m³)

1. Etxebizitzak eta lokalak, J.E.Z.ari lotu gabekoak.

14,71

0,311352

2. –Saltoki txikia, elikagaietakoa kenduta.

–6 enplegatutik beherako bulegoa.

–20 bazkidetik beherako gastronomia elkarteak.

–Edozein lanbide jarduera duten etxebizitzak.

23,08

0,438203

3.–Gastronomia elkarteak, 20 bazkide baino gehiagokoak.

–7 langiletik gorako bulegoak.

–Lantegiak, 6 enplegatu baino gutxiagokoak.

–Ostatuak

–Zine aretoak

–Aisiarako lokalak eta antzekoak

41,56

0,438203

4.–Komunitateak, 10 lagun baino gehiagokoak

–Negozioak, 7tik 30era bitarteko enplegatuekin

–Lantegiak, 7 enplegatu baino gehiagokoak

–Jatetxeak

–Ostatu-jatetxeak

–Industriak

–Dantzalekuak

–Pubak

–Elikadura orokorreko saltokiak, 3 enplegatu edo gutxiago dituztenak

69,16

0,438203

5.–Elikadura orokorreko saltokiak, N enplegatu dituztenak, N>3 izanik)

69,16 x N/3 euro

0,438203

6.–Egoitzak eta zahar etxeak

69,16

EZ

7.–Udalaren kirol instalazioak

69,16

EZ

2.–4. artikuluaren 2) apartatuko zergapeko egintzak:

IBILGAILU MOTA

EUROAK/ORDUA

EUROAK/KG

Furgoneta

70

0,18

Kamioi besoduna

84

0,21

Kamioi trinkotzailea

105

0,25

3.–Murrizketa berezia, lanbide arteko gutxieneko soldata adinako soldata, laguntza edo pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Ordenantza honen 4. artikuluko 1. eta 2. puntuetan aurreikusten diren zergapeko egintzei tarifak aplikatzetik ateratzen diren kuotak %50 murriztuko dira oro har aplikatzen direnen aldean, ordaintzera behartua dagoena soldata baten edo gizarte segurantzako laguntza baten onuraduna denean, Estatuko enpleguaren zerbitzu publikoak edo Nafarroako Gobernuko gizarte politikako departamentuak emana, haren zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago ez izanik,

edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,2, ezkonduta badago edo antzeko bizikidetza harremana badu, bien guztirako diru-sarrerak batuta.

edo lanbide arteko gutxieneko soldata hori halako 1,5, ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo diru-sarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak).

Nahiz eta aurreko baldintza bete, ez da murrizketa berezi horretarako eskubiderik izanen baldin beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen bada, izan eskatzailearen beraren diru-sarrerak nahiz etxean harekin bizi direnen sarrerak. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 25.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuraduna izanen da kontratuaren titularra.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2021eko urtarrilaren 2an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2100044