11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea Etxalarko herriko etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Etxalarren, 2020ko abenduaren 2an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2100182