11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2020ko abenduaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra 2021erako eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, aurrekontua behin betikoz onetsirik geldituko da.

Valtierran, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2100098