11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2021erako aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko abenduaren 23an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2021eko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko abenduaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2100102