11. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Ukarko Udalak, 2020ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2019ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eta eranskinean ematen da zehaztuta.

Ukarren, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

2021eko plantilla organikoa

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituzten lanpostuak:

–Idazkaritza. Zenbakia: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailetza. Maila: B. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

–Administraria: Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2100025