2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
2021eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2020ko azaroaren 17ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batez 2021eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta erabaki hori 2020ko 283. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 4an. Jendaurrean egoteko epea iragan da inork kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsi da, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin, eta kapituluz kapitulu laburbildurik ematen da argitara, 6/1990 Foru Legearen 277. artikuluan xedatutakoari jarraikiz:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak | 58.040,00 euro |
2. kapitulua.–Zeharkako zergak | 2.000,00 euro |
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 3.767,00 euro |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 81.204,00 euro |
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak | 6.668,00 euro |
Diru-sarrerak, guztira | 151.679,00 euro |
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak | 17.755,00 euro |
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 77.913,00 euro |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 42.011,00 euro |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 13.000,00 euro |
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak | 1.000,00 euro |
Gastuak, guztira | 151.679,00 euro |
Ukarren, 2021eko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.
Iragarkiaren kodea: L2100024